2013-05-31ko prentsa-oharra
Euskal AEn jaiotzak %7,5 gutxitu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan
Amen %17,3 atzerritarra da
2012ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.903 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %7,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2012ko udazkenean Euskal AEn amatutakoen arteko %17,3 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik, Araba, %22,4; Bizkaian %16,5 eta Gipuzkoan %16,1.
Jaiotzak hiru lurraldeetan gutxitu dira: Araban 782 haur jaio ziren, jaitsierarik handiena, %-9,7; Bizkaian 2.495, %-7,5; Gipuzkoan 1.626, %-6,3, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80,5ek 30 urte edo gehiago ditu
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen %38,5. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%34,7); 25-29ko taldea askoz beherago geratu da, erditzeen %13,8 ekarri baititu. 40 urte baino gehiagoko amak (%7,3), gehiago dira 25 urtez beherakoak (%5,7) baino.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 29,6 urte batez beste; espainiarrena, 33,8.
Ezkondu gabeko amengandik jaioak %37 inguru da
2012ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %36,9 izan ziren, 2011koan baino ehuneko puntu erdia gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.749 haur (%56,1), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.745 (%35,6) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 409 (%8,3) izan ziren.
2012ko 4. hiruhilekoan izandako jaiotzen 1.704 urrian izan ziren, 1.599 azaroan eta 1.600 abenduan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua