2013/05/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2013ko APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 igo ziren 2013ko apirilean aurreko hilaren aldean

2012ko apirilaren aldean ez dago aldaketarik (%0,0) eraikuntza kostuetan

2013ko apirilean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan aldaketarik ez, %0,0, EUSTATen datuen arabera.

2013ko apirilean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,4 garestitu dira.

Apirilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,5eko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,1eko jaitsiera. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintza lehengaien kostuak %0,1 jaitsi dira eta Obra Zibilarenak %1,5.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Makineria (%2,6), Ez-metalezko industria (%2,5) eta Material elektrikoa (%1,1) nabarmentzen dira, besteren artean. Urteko prezioetan (2013ko apirila, 2012koaren aldean) jaitsierak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-6,9), Metalurgiaren (%-4,2) eta Ez-metalezko mineralen erauzketaren (%-1,4) lehengaiek.

EUSKAL AEKO  ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. ALDAKUNTZA TASAK. 2013KO APIRILA(p)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 igo ziren 2013ko apirilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2013/05/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010563_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali