2013-05-30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %20,2 gutxitu zen 2013ko lehen hiruhilekoan
Etxegintza %23,3 gutxitu zen eta Obra Zibila %13,7
EUSTATek landutako datuen arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %20,2 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2013ko lehen hiruhilekoan eraikuntza sektorea %6,0 murriztu zen 2012ko laugarrenaren aldean.
2013ko lehen hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %23,3ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%13,7koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2013ko lehen hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintza %7,4 jaitsi zen eta Obra Zibila %3,3.
Eraikuntzako enplegua %3,1 jaitsi zen 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua