2013-06-06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %4,0 murriztu zen 2013ko apirilean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko martxoarekin alderatuta %3,7 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko apirilean %4,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %3,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko martxoarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko apirileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Bitarteko ondasunak %2,1 jaitsi dira, Energia %4,7, Ekipo-ondasunak %5,6, eta Kontsumo-ondasunak %5,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,4 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,2.
2013ko apirileko hil arteko aldakuntza, 2013ko martxoaren aldean, negatiboa izan da ia industri talde handi guztietan. Ekipo-ondasunak %3,3 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %3,0, Energia %8,0, eta Kontsumo-ondasunak %2,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,8 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, berriz, %1,2 igo.
Euskal industrian pisu handienetako hiru sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko apirilean aurreko urteko hil beraren aldean: Makineria eta ekipoa %7,1 hazi da, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %0,3, Metalurgia eta produktu metalikoak %0,1.
Jaitsierarik handienak: Garraio materiala, %18,2, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, urte arteko %13,6.
Urte artean, Arabak du jaitsierarik handiena, %11,5; Gipuzkoak %2,7 eta Bizkaiak %0,9. Hil artean: Araban %5,1 jaitsi da, Gipuzkoan %4,6 eta Bizkaian %2,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua