HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal hogei eskualdeetako...

2013-05-27ko prentsa-oharra

Euskal AEko Industria-estatistika-Eskualdeak 2011. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal hogei eskualdeetako hemeretzitan industriaren salmentek hobera egin dute 2011n

Langile okupatuen kopuruak, halere, behera egin du hamazazpi eskualdetan

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko hogei eskualdeetatik hemeretzitan erauzketa eta manufaktura industriaren salmenta garbien bilakaera positiboa izan da. Urola-Kostak bakarrik izan du bilakaera negatiboa 2010aren aldean (%-3,8).

Erauzketa eta manufaktura industriak, bere osotasunean, salmenten %9,7ko hazkundea izan zuen. Arabak izan zuen hazkunderik handiena, %14,2; hazkundeak eskualde guztietan. Hiru eskualde hazi dira lurraldearen eta erkidegoaren batezbestekoaren gainetik: Arabako ibarrak (%16,4), Kantauri Arabarra (%16,3) eta Lautada (%15,8); azken honena bereziki garrantzitsua da lurraldeko salmenten %65 hartzen duelako.

Erauzketa eta manufaktura industriaren salmenta garbien banaketa, eskualdeka. 2011. Milaka euro

Erauzketa eta manufaktura industriaren salmenta garbien banaketa, eskualdeka. 2011. Milaka euro

Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industriaren estatistika

Bizkaian %11,6 handitu dira salmentak, hazkundea zazpi eskualdeetan. Hazkunde handienak: Gernika-Bermeo (%13,9), Bilbo Handia (%12,6), Markina-Ondarroa (%12,5); denak euskal industriaren batezbestekoaren gainetik. Salmenten hazkunderik txikiena Arratia-Nerbioin, %1,1.

Gipuzkoan %4,2 hazi zen batez beste; hiru eskualde horren gainetik: Debabarrena, %14,3, Tolosaldea (%13,1), Donostialdea %8,9. Gipuzkoan da 2011n salmenta-jaitsiera izandako eskualde bakarra, Urola-kosta, %-3,8.

Erauzketa eta manufaktura industriaren salmenta garbien banaketa, eskualdeka. 2011. Milaka eurotan

Euskal AEn %2,9 jaitsi zen langile okupatuen kopurua: Bizkaian (%-4,0), Araban (%-2,2), Gipuzkoan %-2,0. Araban enplegua Kantauri Arabarrean bakarrik hazi da, %0,3. Daukan garrantzi erlatiboagatik nabarmentzekoak dira Arabako Lautadako enplegu-jaitsiera (%-2,1), baita ere Errioxakoa (%-4,7) eta Gorbeia Inguruetakoa (%-5,3).

Bizkaian industria-enplegua Gernika-Bermeon (%0,6) bakarrik hazi da. Kontrako aldean, industria enpleguaren jaitsierarik handiena Plentzia-Mungian, %-7,6. Bizkaian Bilbo Handiko enplegu-jaitsiera (%-5,3) nabarmentzen da. Jaitsiera lurraldeko batezbestekoaren gainetik da, eta Euskal AEn industria-langile kopururik handiena duen eskualdea da.

Gipuzkoan, beste bi lurraldeetan bezalaxe, eskualde bakar batean (Tolosaldean, %0,2) hazi da enplegua. Eta hemen ere enplegurik gehien galdutako eskualdea industri enplegurik gehien duena da, Donostialdea, non %3,2 jaitsi den. Ondoren Bidasoa beherea (%-3,0) eta Debabarrena (%-2,9).

Ohar metodologikoa:

Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (erauzketa) eta C (manufaktura) sekzioak bakarrik daude.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo industria-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko estatistika-estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal hogei eskualdeetako hemeretzitan industriaren salmentek hobera egin dute 2011n

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2013/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010559_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali