2013-07-04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %3,4 gutxitu zen 2013ko maiatzean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko apirilarekin alderatuta %1,1 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko maiatzean %3,4 gutxitu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko apirilarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko maiatzeko indizearen bilakaera jaitsi egin da denetan, Energian (%+8,1) izan ezik, 2012ko maiatzaren aldean. Bitarteko ondasunak %2,9 jaitsi dira, Ekipo-ondasunak %4,0, eta Kontsumo-ondasunak %10,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %12,9 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %9,8.
Hil artean, 2013ko maiatzean apirilaren aldean, Bitarteko ondasunak %1,3 jaitsi dira eta Kontsumoko ondasunak %5,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %3,2 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %6,0. Ekipo-ondasunak %1,8 gehitu dira eta Energia %4,0.
Euskal industrian pisu handienetako hiru sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko maiatzean aurreko urteko hil beraren aldean: Makineria eta ekipoak %6,8ko tasa positiboa du; Kautxu eta plastikoak %0,8 eta Energia elektrikoa, gasa eta lurrunak %0,1.
Garraio materiala %11,4 gutxitu da, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %8,2, Material eta ekipo elektrikoa %6,4 eta Metalurgia eta metalezko produktuak %6,1 urte artean.
Urte artean, maiatzean, Arabak du jaitsierarik handiena, %4,7; Gipuzkoak %3,8 eta Bizkaiak %2,2. Hil artean, Arabak %+2,2 eta Gipuzkoak %+1,6; Bizkaiak %0,0, 2013ko apirilaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua