2013-06-27ko prentsa-oharra
EUSKAL AEko ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EEKI), 2013ko MAIATZA
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 igo ziren 2013ko maiatzean aurreko hilaren aldean
2012ko maiatzaren aldean eraikuntza kostuak %0,7 gehitu ziren
2013ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,2 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,7, EUSTATen datuen arabera.
2013ko maiatzean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 garestitu dira.
Maiatzean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,3ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,2koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,8 gehitu dira eta Obra Zibilekoenak %0,2 gutxitu.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Ez-metalezko industria (%2,8), Makineria (%2,7), eta Ez-metalezko mineralen erauzketa (%1,1) nabarmentzen dira, besteren artean. Aitzitik, urteko prezioetan (2013ko maiatza, 2012koaren aldean) murrizketak izan dituzte Metalurgiaren (%-5,4), Petrolioa fintzearen (%-2,8) eta Material elektronikoaren (%-1,1) lehengaiek.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Eraikuntzaren Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizearen gaineko datu-bankua