2013-07-31ko prentsa-oharra
2011n Euskal AEko Herri Administrazioek 2.512 milioiko defizita izan zuten, BPGren %3,8
Inbertsio publikoen %95,9 Euskal Administrazioek egin zuten, eta gainerako %4,1 Administrazio Zentralak
Euskal AEko Herri Administrazioen (Euskal administrazioen, Estatuarenaren eta Gizarte Segurantzaren) defizita 2.512 milioikoa izan zen 2011n nazio-kontabilitatearen terminoetan, BPGren %3,8, aurreko urtean baino ehuneko 4 hamarren gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2011ko defizita 2010ekoa (2.750 milioi) baino 240 milioi gutxiago izan zen. Estatuak, osotasunean, BPGren %9,4ko defizita izan zuen, eta 27-Europar Batasunak %4,4koa; Euskal AEko Herri Administrazioena bien azpitik.
Euskal AEko Herri Administrazioen defizitaren murrizketa (finantzatzeko beharra) ez-finantzetako enpleguak ez-finantzetako baliabideak baino gehiago murriztu zirelako izan zen. Baliabideak %0,9 murriztu ziren 2010aren aldean eta ez-finantzetako enpleguak %1,7.
Pisu handieneko ez-finantzetako baliabideen analisiak erakusten du gizarte-kotizazioak, zeinak diren baliabideen %33,4, %1,5 hazi zirela; eta Errenta eta ondare zergengatiko diru-sarrerak –baliabideen %25,6- %6,6. Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergak –guztien %28,2- %3,3 murriztu ziren; beste transferentzia korronteen eta kapital-eragiketen diru-sarrerak –guztien %7,0- %24,3 murriztu ziren. Honekin guztiarekin 2011n erregistraturiko ez-finantzetako baliabideen guztirakoa 213 milioi gutxiago izan da 2010ean baino.
Ez-finantzetako enpleguen atalean, gizarte-prestazio eta transferentziak, zeinak enpleguen %43,7 diren, %1,8 hazi ziren 2010aren aldean, pisu erlatiboan ere hazi zirelarik: 2010ean ez-finantzetako enpleguen %42,5 ziren; 2011n %43,9. Soldatakoen ordainketa eta bitarteko kontsumoa –enpleguen %38,7- %0,1 eta %1,8 murriztu ziren 2010aren aldean; ekitaldi honetan aurreneko aldiz izan da jaitsiera kontu hauetan 2000. urtetik. Honekin guztiarekin 2011n erregistraturiko ez-finantzetako enpleguen guztirakoa 453 milioi gutxiago izan da 2010ean baino.
Instituzioen analisian, Estatuaren Administrazio Erregionalizatuak 319 milioiko saldo positiboa du 2011n eta Gizarte Segurantza Erregionalizatuan saldo negatiboa 2010eko 860 milioitik 2011ko 851tara pasa da; izan ere, ez-finantzetako baliabideak ez-finantzetako enpleguak baino proportzio handiagoan hazi ziren; zehazki, Gizarte Kotizazioengatiko baliabideak %2,0 hazi ziren eta Gizarte Prestazioengatiko enpleguak %1,6.
Euskal Administrazioetan finantzazio-beharra 1.980 milioikoa izan zen 2011n (BPGren %3,0); 2010ean 2.148 milioi izan ziren (BPGren %3,3). Hona hemen banaketa:
Eusko Jaurlaritzako ente-multzoen saldo negatiboa 1.606 milioi ziren 2010ean eta 1.656 milioi 2011n.
Arabako foru eta udal administrazioetan finantza-beharra 2010eko 86 milioitik 2011ko 58ra jaitsi zen.
Bizkaian, 2010eko 137 milioi negatiboetatik 2011ko 188 positiboetara pasa zen.
Gipuzkoan, saldo negatiboa hazi egin zen 2010eko 319 milioitik 2011ko 453tara.
Barne-eskari publikoaren parte-hartzea Euskal AEko barne-eskari osoan jaitsi egin da: 2010ean, %20,7, 2011n %19,8.
Murrizketa izan da bi osagaien parte-hartzea txikitu delako. Herri Administrazioena Euskal AEko Azken Kontsumoaren Gastuan 2010ean %22,6 izan zen, 2011n %22,0. Euskal AEko ekonomiaren osotasunean, Administrazio Publikoen pisua Kapital Eraketa Gordinean arindu egin da: 2010eko %14,8tik 2011ko %12,8ra.
Inbertsioen %95,9 Euskal Administrazioek egin zuten, eta gainerako %4,1 Erkidegoko Administrazio Zentralak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko datu-bankua