2013-07-31ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERRI ADMINISTRAZIOEN KONTU EKONOMIKOAK 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2011n Euskal AEko Herri Administrazioek 2.512 milioiko defizita izan zuten, BPGren %3,8

Inbertsio publikoen %95,9 Euskal Administrazioek egin zuten, eta gainerako %4,1 Administrazio Zentralak

Euskal AEko Herri Administrazioen (Euskal administrazioen, Estatuarenaren eta Gizarte Segurantzaren) defizita 2.512 milioikoa izan zen 2011n nazio-kontabilitatearen terminoetan, BPGren %3,8, aurreko urtean baino ehuneko 4 hamarren gutxiago, Eustaten datuen arabera.

2011ko defizita 2010ekoa (2.750 milioi) baino 240 milioi gutxiago izan zen. Estatuak, osotasunean, BPGren %9,4ko defizita izan zuen, eta 27-Europar Batasunak %4,4koa; Euskal AEko Herri Administrazioena bien azpitik.

1- grafikoa: herri administrazioen finantza-gaitasunaren (+) edo finantza-beharraren (-) bilakaera (BPGren %)
Iturria: EUSTAT. Herri-administrazioen kontu ekonomikoak eta EUROSTAT

Euskal AEko Herri Administrazioen defizitaren murrizketa (finantzatzeko beharra) ez-finantzetako enpleguak ez-finantzetako baliabideak baino gehiago murriztu zirelako izan zen. Baliabideak %0,9 murriztu ziren 2010aren aldean eta ez-finantzetako enpleguak %1,7.

Pisu handieneko ez-finantzetako baliabideen analisiak erakusten du gizarte-kotizazioak, zeinak diren baliabideen %33,4, %1,5 hazi zirela; eta Errenta eta ondare zergengatiko diru-sarrerak –baliabideen %25,6- %6,6. Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergak –guztien %28,2- %3,3 murriztu ziren; beste transferentzia korronteen eta kapital-eragiketen diru-sarrerak –guztien %7,0- %24,3 murriztu ziren. Honekin guztiarekin 2011n erregistraturiko ez-finantzetako baliabideen guztirakoa 213 milioi gutxiago izan da 2010ean baino.

Ez-finantzetako enpleguen atalean, gizarte-prestazio eta transferentziak, zeinak enpleguen %43,7 diren, %1,8 hazi ziren 2010aren aldean, pisu erlatiboan ere hazi zirelarik: 2010ean ez-finantzetako enpleguen %42,5 ziren; 2011n %43,9. Soldatakoen ordainketa eta bitarteko kontsumoa –enpleguen %38,7- %0,1 eta %1,8 murriztu ziren 2010aren aldean; ekitaldi honetan aurreneko aldiz izan da jaitsiera kontu hauetan 2000. urtetik. Honekin guztiarekin 2011n erregistraturiko ez-finantzetako enpleguen guztirakoa 453 milioi gutxiago izan da 2010ean baino.

1. taula: Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-) 2011 (milaka euro)
Iturria: EUSTAT. Herri-administrazioen kontu ekonomikoak

Instituzioen analisian, Estatuaren Administrazio Erregionalizatuak 319 milioiko saldo positiboa du 2011n eta Gizarte Segurantza Erregionalizatuan saldo negatiboa 2010eko 860 milioitik 2011ko 851tara pasa da; izan ere, ez-finantzetako baliabideak ez-finantzetako enpleguak baino proportzio handiagoan hazi ziren; zehazki, Gizarte Kotizazioengatiko baliabideak %2,0 hazi ziren eta Gizarte Prestazioengatiko enpleguak %1,6.

Euskal Administrazioetan finantzazio-beharra 1.980 milioikoa izan zen 2011n (BPGren %3,0); 2010ean 2.148 milioi izan ziren (BPGren %3,3). Hona hemen banaketa:

Eusko Jaurlaritzako ente-multzoen saldo negatiboa 1.606 milioi ziren 2010ean eta 1.656 milioi 2011n.

Arabako foru eta udal administrazioetan finantza-beharra 2010eko 86 milioitik 2011ko 58ra jaitsi zen.

Bizkaian, 2010eko 137 milioi negatiboetatik 2011ko 188 positiboetara pasa zen.

Gipuzkoan, saldo negatiboa hazi egin zen 2010eko 319 milioitik 2011ko 453tara.

2. taula: Herri administrazioen parte-hartzea azken eskarian Euskal AE (milaka euro) 2007-2011
Iturria: Eustat. Administrazio Publikoen Kontu Ekonomikoak eta Kontu Ekonomikoak, 2008-2010 behin-betikoak eta 2011koak aurrerapena. Oinarria, 2010

Barne-eskari publikoaren parte-hartzea Euskal AEko barne-eskari osoan jaitsi egin da: 2010ean, %20,7, 2011n %19,8.

Murrizketa izan da bi osagaien parte-hartzea txikitu delako. Herri Administrazioena Euskal AEko Azken Kontsumoaren Gastuan 2010ean %22,6 izan zen, 2011n %22,0. Euskal AEko ekonomiaren osotasunean, Administrazio Publikoen pisua Kapital Eraketa Gordinean arindu egin da: 2010eko %14,8tik 2011ko %12,8ra.

Inbertsioen %95,9 Euskal Administrazioek egin zuten, eta gainerako %4,1 Erkidegoko Administrazio Zentralak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2011n Euskal AEko Herri Administrazioek 2.512 milioiko defizita izan zuten, BPGren %3,8

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2013/07/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010717_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali