Prentsa-oharra 2013/07/29
EAEko eraikuntza-kostuak % 0,8 jaitsi ziren 2013ko ekainean, aurreko hilarekin alderatuta
Iazko hil beraren aldean, 2012ko ekaina, eraikuntza-kostuak ez dira aldatu (% 0,0)
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,8 jaitsi zen 2013ko ekainean aurreko hilaren aldean. Bestalde, hil horretako urte arteko tasa ez da aldatu (% 0,0), EUSTATek emandako datuen arabera.
Aurreko hilekoaren aldean, 2013ko ekainean ez da aldatu eskulanaren kostua, baina lehengaien kostuak % 1,1 jaitsi dira.
Etxegintzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreen joera lehengaiena bezalakoa izan da, ekaina eta aurreko hila alderatuz gero; hau da, bi azpisektoreetako kostuak % 1,1 jaitsi dira. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez, Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira eta % 0,7, aldiz, Obra Zibilekoak.
Sektorean kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, industria ez-metalezkoa (% 3,1), petrolioa fintzea (% 2,2) eta makineria (% 2,0) dira. Kontrara, urte arteko prezioa (2013 ekaineko prezioa 2012ko ekainekoaren aldean) gehien jaitsi diren lehengaiak metalurgiaren sektorekoak (-% 5,6), energia elektrikoa eta gasa (-% 5,1) eta mineral ez-metalezkoak (-% 1,4) dira.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua