2013-09-13ko prentsa-oharra
2013ko lehen hiruhilekoan 822 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino %18,8 gutxiago
Ezkontza zibilak, %91
Euskal AEko ezkontzak: Euskal AEn 822 ezkontza izan ziren 2013ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2012ko laugarren hiruhilekoak (1.483) baino %44,6 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berekoak (1.012) baino %18,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izan zen, batez ere urtarrilean eta otsailean.
Aurreko urteetan bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%91) hiruhileko horretan izan zen, zertxobait gehiago aurreko urteko hiruhileko berean (%90,1) baino. Araban izan zen ezkontza zibilik gehien, %94,4; Gipuzkoan %87,2 eta Bizkaian %92,9.
2013ko lehen hiruhileko 822 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 796 gizonezko eta 790 emakumezko ezkondu ziren. 672 senarrentzat (%84,4), lehen ezkontza izan zen; 13 alargun eta 111 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea pixka bat txikiagoa izan zen gizonena baino: 663 (%83,9); alargunak 4 eta dibortziatuak 123.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %86,3k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %80,4k. Gizon artean, ehuneko hori lehengo urteko hiruhileko berekoa (%87,5) baino txikiagoa da; emakume artean (%79,7) eutsi egiten zaio beste hiruhileko batez gero eta urte gehiagorekin ezkontzeko joerari.
2013ko lehen hiruhilekoan, emakume ezkonduen %15,3 eta gizonen %12,8 atzerritarrak ziren. 2012ko aldi beraren aldean portzentajea txikitu egin da emakume artean (-1,3 puntu) eta hazi (+1,4 puntu) gizon artean.
Sexu bereko pertsonen artean 22 ezkontza izan ziren, aurreko urteko hiruhileko bereko 35ak baino gutxiago; 16 gizonen artekoak eta 6 emakumeen artekoak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua