2013-09-23ko prentsa-oharra
2013ko bigarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioen urte arteko tasa %1,1 gehitu zen
Inportazioen prezioak %0,8 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko esportazioen unitateko prezioek gora egin dute, %1,1 (lehen hiruhilekoan %1), Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Inportazioetan %0,8ko jaitsiera dugu urte artean eta %2,4koa hiruhilekoen artean.
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiraturik, esportazioetan, Kontsumoko ondasunen prezioen indizean (%3,4), Bitarteko ondasunetan (%0,7) eta Kapitalekoetan (%0,1) gehikuntzak ditugu. Inportazioetan, urte artean, Kontsumoko ondasunetan %2,5eko gehikuntza dugu; Kapitalekoetan %1,9ko jaitsiera eta Bitarteko ondasunetan %1ekoa.
Esportazioak doazen area geografikoak aintzat hartuz, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean prezio unitarioek gora egin dute denetan, batez ere Euro-eremuan (%1,8) eta ELGAn (%1,2).
Inportazioetan kontrakoa dugu, denetan jaitsierak urte artean: %0,9 27-EBn eta ELGAn, %0,7 Euro-eremuan eta %0,6 Munduko gainerakoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, area geografikoen araberako esportazioetan, denetan balio positiboak daude, ELGAko %1,3tik Munduko gainerako %0,2ra bitartean.
Aurreko aldiaren aldean inportazioetan jaitsierak ditugu nonahi prezio-indizeetan: %3,1 Munduko gainerakoan, %2,2 Euro-eremuan, %2,1 27-EBn eta %1,9 ELGAn.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua