2013ko/09/09ko prentsa-oharra
EAEko BPGan hiru hilekoen arteko % 0,1eko jaitsiera izan da 2013ko bigarren hiruhilekoan
Urte arteko kopuruei dagokienez, beherakada % 1,5ekoa da
Euskal AEko barne produktu gordinean (BPG) % 0,1eko beherapena izan da 2013ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, urtaroaren eta egutegiaren eraginak deskontatuta, EUSTATek aurrerapen gisa landu dituen datuen arabera. Tasa hori aurreko hiruhilekokoa baino hobea da –lau hamarren negatiboagoa izan zen hura– eta Espainiako ekonomiakoaren berdina, Espainiako Estatistikako Erakundeak kaleratutako datuen arabera.
Iazko hiruhileko berari dagokionez, urte arteko beherakada % 1,5ekoa da; hau da, lehen hiruhilekokoa baino lau hamarren hobea. Tasa hori -% 1,6koa izan da Espainiako ekonomiaren kasuan.
Eskaintzaren ikuspegitik, sektore guztiek urte arteko bilakaera negatiboa izan dute 2013ko bigarren hiruhilekoan, nahiz eta haien tasak ez diren aurreko hiruhilekoan bezain negatiboak izan. Eskariaren ikuspegitik, kanpoko sektorearen ekarpenak positiboa izaten jarraitzen du, nahiz eta barne eskaerak aurreko hiruhilekoko jokabide negatiboa pixka bat jaitsi duen.
Lanak, jardunaldi osoko lanpostu gisa neurtuta, tasa negatiboetan jarraitzen du, bai iazko hiruhileko berberarekin alderatuz bai hiruhilekoen arteko zifrei dagokienez, - % 2,5 eta -% 0,1ekoak, hurrenez hurren, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta pixka bat baxuagoak diren arren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua