2013-09-12ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %1,5eko murrizketa izan zuen 2013ko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldakuntza negatiboa izan da, baita ere, %-0,1
Euskal AEko BPG %1,5 murriztu zen urte artean 2013ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Espainiako ekonomiaren beherakada %1,6 izan zenez INE-ren zenbatespenaren arabera, hamarren bat gutxiago murriztu da Euskal AEkoa.
Euskal AEko BPGk hiruhileko arteko %0,1eko murrizketa izan du 2013ko bigarren hiruhilekoan. Hiruhilekoen artekoa Espainiako ekonomiak edukitako berbera izan da.
Eskaintzaren ikuspuntutik BPGren urte arteko murrizketa lau jarduera-sektore handiei zor zaie. Bai Lehen Sektorean, bai Industrian, bereziki Eraikuntzan jaitsi da jarduera-maila. Gauza bera gertatu zen Zerbitzuetan, apalago.
Lehen Sektoreak bilakaera negatiboa izan du, bai urte artean (%-1,6), bai hiruhileko artean (%-24,9).
Industriak zazpigarren hiruhilekoz jarraian jokaera negatiboa (%-2,7) izan du urte artean; 2011ko hirugarren hiruhilekotik aurreneko aldiz hiruhilekoen arteko positiboa (%0,1) izan du. Horretaz gain urte arteko beherakada hiru hamarrenez arindu da.
Eraikuntzako murrizketa arindu egin da; hiruhileko honetan eta urte artean %6,6. Jaitsiera hau aurreko hiruhilekoa baino bi hamarren txikiagoa da. Hiruhilekoen arteko tasa (%-2,9) aurrekoa baino hiru hamarren handiagoa da.
Zerbitzuetan urte arteko %0,7ko jaitsiera dugu, 2013ko lehen hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago, 2012. urtean zehar izandako jarduera-galera leundu delarik. Hala, hiruhilekoen artean hazkundea dago, %0,5.
Urte artean, Zerbitzuen sektoreko hiru azpisektoreetan tasa negatiboak dauzkagu.
Urte artean Zerbitzuetako jarduera-jaitsierarik aipagarriena Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan da, %-1,6, eta ondoren Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak adarrean, %-0,4. Gainerako zerbitzuetan, non besteren artean jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruetakoak dauden, negatiboa da urte artekoa, %-0,1.
Hiruhileko artean hazkunderik handiena Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak adarrean dugu, %1,4. Gainerako zerbitzuetan %0,4ko hazkundea. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan, seigarren hiruhilekoz jarraian negatiboa da hiruhileko artekoa, %-0,2.
Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera negatiboak ekarri ditu, %-1,6 urte artean eta %-0,1 hiruhileko artean. Bai urte artekoa, bai hiruhileko artekoa hiru hamarren gutxiagoz murriztu dira 2013ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Eskariaren aldetik, berriz ere kanpo-sektoreak ekarpen positiboa egin dio BPGren hazkundeari; bai esportazioetan, bai inportazioetan urte arteko eta hiruhilekoen arteko positiboak dauzkagu, esportazio-datuok dinamikoagoak direlarik.
Familia-etxeen azken kontsumoaren gastuan (Kontsumo pribatuan), aurreko hiruhilekoetan bezala desazelerazioa dago, apaldua: %0,9ko murrizketa aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Jaitsiera hau zortzi hamarren txikiagoa da aurreko hiruhilekokoa baino. Hiruhileko artean hazkunde-tasa ezdeusa izan da, aurreko hiruhilekoan %0,1 jaitsi zelarik.
Kontsumo Publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) berriz ere tasa negatiboetan dugu, %-2,1, lehen hiruhilekoan urte artekoa positiboa izan ondoren. Hiruhileko artean jaitsiera areagokoa da, %-4,3.
Administrazio Publikoen Azken Kontsumo Gastuak eta Familia-etxeen Azken Kontsumo Gastuak baturik Azken Kontsumo Gastuaren %1,1eko jaitsiera ekarri dute. Aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu bateko jaitsiera dugu.
Kapital eraketa gordinean (Inbertsioan) jaitsiera dago berriz urte artean (%-4,0), gutxixeago aurreko hiruhilekoan (%-4,7) baino. Hiruhilekoen artean jaitsiera dago baita ere, %-0,4. Kapital Eraketa Gordinaren bi osagaietan, ekipo-ondasunetan eta eraikuntzan, tasak negatiboak dira urte artean. Hiruhileko artean, ekipo-ondasunetako inbertsioaren bilakaera (%1,0) hobea da eraikuntzari lotutakoarena (%-1,1) baino.
Barne Eskaria, zeina osatzen baitute Azken Kontsumoko Gastuak eta Kapital Eraketa Gordinak, gutxiago murriztu da 2013ko lehen hiruhilekoan baino. Urte artean %1,8ko jaitsiera dago hiruhileko honetan; %2,0 aurreko hiruhilekoan.
Kanpo-sektorearen ekarpena BPGren bilakaerari positiboa izan da eta aurreko hiruhilekoan baino areagokoa. Kanpo-saldoa positibo egin dute ondasun eta zerbitzuen urte arteko bilakaera positiboak, %2,9, eta inportazioen %2,3koak.
BPGren jaitsierak, bai urte artekoak, bai hiruhileko artekoak behera eragin dio enplegu-mailari, Dedikazio Osoko Baliokidetzako Lanpostuetan neurturik. Urte artean enplegua %2,5 jaitsi da. Hiruhileko artean, %0,1 jaitsi da.
Enplegua, urte artean, jarduera-adar guztietan galdu da. Hiruhileko artean Lehen Sektoreak eta Zerbitzuek bakarrik izan dute hazkunderik, %4,1 eta %0,3. Industria %4,9 jaitsi da urte artean, erritmoa moteltzen delarik, aurreko hiruhilekoaren aldean %0,9 jaitsi da. Eraikuntzan enpleguan jaitsierak areagokoak dira Industrian baino. Zerbitzuetan urte arteko eta segidako zazpigarren jaitsiera dago, %0,6. Hiruhileko artean eta bigarren hiruhilekoz jarraian enplegu-hazkundea dugu bigarren hiruhilekoan, %0,3. Lehen Sektorean ere jaitsi da enplegua urte artean , %-4,0.
Lurraldeetako BPGri erreparatuz gero, urte artean Arabakoa %1,9 murriztu da eta %1,4 Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiruhileko artean, Araban eta Bizkaian %0,1eko jaitsiera; Gipuzkoan aldaketarik ez.
Ohar metodologikoa: 2013ko bigarren hiruhilekoko honetan, 2011 urteko behin-betiko datuak ekarri dira, eta 2012koak, Euskal AEko Kontu ekonomikoen aurrerapena; honek guztiak 2011ko lehen hiruhilekotik aurrera birzenbatespenak sorrarazi ditu hiruhilekoko serietan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua