2013-08-07ko prentsa-oharra

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea (IPI) 2013ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %3,5 gutxitu zen 2013ko ekainean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko maiatzarekin alderatuta %0,6 gehitu zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko ekainean %3,5 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,6 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko maiatzarekin alderatuta.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko ekaineko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Energia %0,8 gutxitu da, Bitarteko ondasunak %3,4, Ekipo-ondasunak %1,8, eta Kontsumo-ondasunak %5,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,0 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %5,1.

2013ko ekain-maiatzeko hil arteko aldakuntza Energiarako bakarrik izan da negatiboa, %-3,2. Bitarteko ondasunak %2,0 hazi dira, Ekipoko ondasunak %0,9 eta Kontsumoko ondasunak %4,7. Azken horien barruan Iraunkorrekoak %1,7 hazi eta Ez-iraunkorrekoak %5,9.

Euskal industrian pisu handienetako hiru sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko ekainean aurreko urteko hil beraren aldean: Makineria eta ekipoa %2,0 hazi da, Kautxu eta plastikoak %1,6 eta Garraio-materiala %0,5.

1. taula. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak
Egutegi-eraginak zuzendutako datuak.
(1) Industrian pisu handieneko sektoreak 
Iturria: Eustat. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea

Material eta ekipo elektrikoa %11,2 gutxitu da, Zura, papera eta arte grafikoak %5,8, eta Metalurgia eta metalezko produktuak %5,3 urte artean.

Industri Produkzioaren Indizea, ekainean eta urte artean %6,9 gutxitu da Bizkaian, %1,8 Araban eta %0,9 Gipuzkoan. Hil artean, Arabak %+1,9 eta Gipuzkoak %+3,1; Bizkaiak %-2,6, 2013ko maiatzaren aldean.

2. taula. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2013ko EKAINA (p).
(1) 2012ko urtarriletik oraingo hilera arte metatutako aldiko urte arteko tasa, 2011ko aldi beraren aldean
Iturria: Eustat. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,5 gutxitu zen 2013ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2013/08/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010867_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali