2013ko irailaren prentsa-oharra
Euskal AEko industria-jarduera % 2,9 jaitsi zen 2013ko uztailean
Aurreko hilabetearekin, 2013ko ekainarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-ekoizpena% 1,5 jaitsi zen
2013ko uztaileko Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena% 2,9 jaitsi zen 2012ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustaten datuen arabera.Aurreko hilabetearekin, 2013ko ekainarekin, alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena% 1,5 jaitsi zen, urtaroko eraginak zuzenduta.
Sektoreka, industria-sektore handien sailkapena oinarri hartuta, 2013ko uztaileko adierazlearen bilakaerak beherakadak erregistratu ditu guztientzat 2012ko uztailarekin alderatuta, ekipo-ondasunentzat izan ezik; izan ere, % 1,1 igo dira.Energia% 3,2 jaitsi da, tarteko ondasunak% 4,8 jaitsi dira, eta kontsumoko ondasunak, oro har, % 5,9 jaitsi dira, batetik, kontsumo-ondasun iraunkorrak jaitsi direlako (% 10,5), eta, bestetik, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak jaitsi direlako (% 3,5).
2013ko uztaileko hilabete arteko aldaketa –2013ko ekainarekiko–energiarako baino ez da izan positiboa (% 0,5 igo da, hain zuzen). Aldiz, tarteko ondasunak% 1,6 jaitsi dira, ekipo-ondasunak% 0,6 jaitsi dira eta kontsumo-onasunak, oro har, % 2,6 jaitsi dira, batik bat, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak% 3,6 jaitsi direlako. Kontsumo-ondasun iraunkorrak ere jaitsi dira, baina ez hainbeste (% 0,2).
Euskal industrian pisu gehien duten sektoreetako bi igo egin dira 2013ko uztailean, aurreko urteko hilabete beraren aldean:garraio-materiala% 4,9 igo da, eta egur, paper eta arte grafikoek% 0,6ko tasa positiboa izan dute.
Horren guztiaren kontran, metalurgia eta produktu metalikoak% 6,5 jaitsi dira, kautxua eta plastikoak% 5,6 jaitsi dira eta materialak eta ekipo elektrikoak% 4,3 jaitsi dira.
Lurralde historikoaren arabera, industria-ekoizpenaren adierazlearen uztaileko urte arteko bilakaerak zeinu negatiboa du Araban (% 3,9 jaitsi da) eta Bizkaian (% 6,2 jaitsi da). Gipuzkoan, aldiz, % 0,9 igo da.Hilabete arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan:2013ko ekainarekin alderatuta, Araban, % 2,3ko beherakada izan da, % 1,9koa Gipuzkoan eta % 0,6koa Bizkaian.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua