2013ko irailaren 4ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 0,4 garestitu ziren 2013ko uztailean, aurreko hilarekin alderatuta
Iazko uztailarekin konparatuta, eraikuntza-kostuak % 0,3 garestitu dira
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,4 handitu zen 2013ko uztailean, aurreko hilarekin alderatuta. Bestalde, hil horretako urtez urteko tasa % 0,3 handitu zen, EUSTATek emandako datuen arabera.
Aurreko hilekoaren aldean, 2013ko uztailean ez da aldatu eskulanaren kostua (% 0,0), baina lehengaien kostuak % 0,5 garestitu dira.
Azpisektoreka, etxegintzak eta obra zibilak bilakabide antzekoa izan dute lehengaien kostuei dagokienez aurreko hilarekin alderatuta; izan ere, eraikuntzako lehengaiak % 0,5 garestitu dira eta obra zibilekoak, berriz, % 0,6. Bi azpisektore horien urtez urteko bilakaerari dagokionez, etxegintzako lehengaien kostuak % 0,2 igo dira eta % 0,6 jaitsi dira, aldiz, obra zibilekoak.
Sektorean kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, industria ez-metalezkoa (% 3,9), makineria (% 2,0) eta industria kimikoa (% 0,7) dira. Bestalde, urtez urteko prezioan (2013ko uztaileko prezioa 2012ko uztailekoaren aldean) jaitsiera handiena izan duten lehengaiak metalurgiaren sektorekoak (-% 5,9), energia elektrikoa eta gasa (-% 1,7) eta material elektronikoak (-% 1,4) izan dira.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua