2013-09-19ko prentsa-oharra
Jaiotzak %8,8 gutxitu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan
Amen %41,8k 35 urte edo gehiago zituen, eta gurasoen %37,5 ezkondu gabe zegoen
Euskal AEn jaiotako haur kopurua: 2013ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 4.530 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %8,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotzak hiru lurraldeetan gutxitu dira, modu ezberdinean: Gipuzkoan %14,7, Araban %7,4 eta Bizkaian %5,2. Araban 740 haur jaio ziren, 1.455 Gipuzkoan eta 2.335 Bizkaian.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %39,5. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%34,4); ondoren 25-29ko taldea, %13,4 besterik ez.
2012ko hiruhileko beraren aldean jaiotzak gutxitu badira ere, 40 urterekin edo gehiagorekin ama izandakoen kopurua handitu egin da, 2012ko 322tik 2013ko 337ra. Emakume hauen haurrak guztien %7,4 izan ziren; 25 urte baino gutxiagokoenak (%5,2) baino gehiago dira.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %37,5 dira, ehuneko 1,2 puntu gehiago 2012ko lehen hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoa (%34,8) bakarrik dago batez bestekoaren azpitik; Bizkaian %38,9 eta Araban %38,5. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %10,1 25 urtetik beherakoak baitziren.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.385, lehenengo haurrak ziren; 1.777 (%39,2) aurretik beste bat zegoen familietara etorri ziren; eta hirugarren eta ondorengoak %8,1.
Amen %17,8 atzerritarra zen
Euskal AEn 2013ko lehen hiru hiletan amatutakoen %17,8 atzerritarra zen. Araba oso goitik dago, %23,8; Bizkaian %16,7 eta Gipuzkoan %16,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua