2013-09-27ko prentsa-oharra
EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKBI), 2013ko 2. HIRUHILEKOA
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %20,6 gutxitu zen 2013ko bigarren hiruhilekoan
Etxegintza %20,7 gutxitu zen eta Obra Zibila %20,4
EUSTATek landutako datuen arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %20,6 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2013ko bigarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %7,3 murriztu zen 2013ko lehenengoaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintzako azpisektoreari -urte arteko %20,7ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari -%20,4koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2013ko bigarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintza %4,5 jaitsi zen eta Obra Zibila %12,4.
Eraikuntzako enplegua %3,3 jaitsi zen 2013ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua