2013-09-25eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,5 jaitsi ziren 2013ko abuztuan aurreko hilaren aldean
2012ko abuztuaren aldean eraikuntza kostuak %0,1 jaitsi ziren
2013ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,5 gutxitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,1, EUSTATen datuen arabera.
2013ko abuztuan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak, %0,6 jaitsi dira, aurreko hilaren aldean.
Abuztuan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,6ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,5ekoa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,2 jaitsi dira eta Obra Zibilekoenak %1,7.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Kautxu eta plastikoa (%3,9), Ez-metalezko industria (%3,2) eta Makineria (%2,0), nabarmentzen dira, besteren artean. Urteko prezioetan (2013ko abuztua, 2012koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-6,6), Metalurgiaren (%-5,5), eta Material elektrikoaren (%-1,3) lehengaiek.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua