2013-10-07ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %6,4 murriztu zen 2013ko abuztuan
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko uztailarekin alderatuta %0,5 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko abuztuan %6,4 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko uztailarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko abuztuko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Energia %4,4 jaitsi da, Ekipo-ondasunak %9,8; Bitarteko ondasunak %5,5, eta Kontsumo-ondasunak %3,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %14,0 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,2 hazi.
Hil artean, 2013ko abuztua uztailaren aldean, Bitarteko ondasunak %3,7 hazi dira, eta Kontsumo-ondasunak %2,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,9 hazi dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %2,5. Energia %0,1 jaitsi da, Ekipoko ondasunak %4,3.
Euskal industrian pisu handienetako bi sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko abuztuan aurreko urteko hil beraren aldean: Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %6,1 hazi da eta Garraio materiala %2,4.
Makineria eta ekipoa %13,1 gutxitu da, Zura, papera eta arte grafikoak %13,0, eta Material eta ekipo elektrikoa %8,3 urte artean.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen abuztuko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %0,7 jaitsi zen, Bizkaian %9,4 eta Gipuzkoan %5,1. Hil artean, Araban %+2,4, Bizkaian %+0,6, Gipuzkoan %-0,6, 2013ko uztailaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua