2013/10/30eko prentsa-oharra
Informazio teknologiak darabiltzaten 10 langile edo gehiagoko enpresen portzentajean Debagoiena nabarmentzen da
Halere ez dago alde handirik, ez hiriburuen artean, ez eskualdeen artean; IKT ekipamenduetan, denek dauzkate portzentaje handiak
Eustaten datuen arabera, 2013. urtean, Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresek maila handian dauzkate IKT –Informazio eta Komunikazio Teknologiak- ekipamenduak, salbuespen batekin: merkataritza elektronikoa. Debagoiena nabarmentzen da.
Internet baduten tamaina horretako enpresen artean, Arabako Mendialdea (%100), Gipuzkoan Debagoiena (%99,7) eta Bizkaian Enkarterriak (%99,6) eskualdeak ditugu aurren.
Internet eduki, 10 langile edo gehiagokoak izan eta administrazio publikoekiko izapideak egiten dituzten enpresak bereziki ugariak dira Debagoienan (%98,7) Gipuzkoan, Enkarterrietan (%97,6) Bizkaian eta Arabako Mendialdean (%95,5).
Web orria duten enpresei begiratuz gero: Debagoiena (%91,2) Gipuzkoan, Durangaldea (%85,3) Bizkaian eta Kantauri Arabarra (%85,8).
Sare informatikoak dituzten enpresak: Debagoiena (%99,5) Gipuzkoan, Arratia-Nerbioi (%98,7) Bizkaian, Gorbeiako Inguruak (%99,7) Araban.
Kode irekidun programen erabileran: Urola-Kosta (%86,0) Gipuzkoan; Markina-Ondarroa (%83,6) Bizkaian; Kantauri Arabarra (%87,3).
Merkataritza elektronikoan (erosketa eta salmenta elektronikoak) portzentajeak askoz apalagoak dira: Urola-Kosta (%39,9) Gipuzkoan, Markina-Ondarroa (%37,0) Bizkaian eta Arabako Mendialdea (%35,2).
Euskal enpresetako web orrien euskarazko eskuragarritasuna
Euskarazko web orriak ugariagoak dira Gipuzkoako enpresetan. Debagoienan %74,8, Goierrin %65,8, Urola-Kostan %63,5; gainerakoetan %50en gainetik.
Bizkaian, Markina-Ondarroan eta Gernika-Bermeon, web orrien erdiak baino gehiagok euskarazko aukera dute.
Araban aurrena Mendialdea dugu, %49,1; gainerako eskualdeetan beheraka portzentajea.
Euskal hiriburuetan, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, IKT ekipamendu-portzentajeak oso antzekoak dira. Euskarazko web orrietan Donostiak du portzentajerik handiena.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua