2013-10-21eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA 2012. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012.ean emigrazio-saldoa positiboa da Euskal AEn, baina %34 murriztu da

Hamahiru urtez saldo positiboekin, eta aurreneko aldiz 24 urtetan gainerako erkidegoekiko emigrazio-saldoa handiagoa da atzerrikoarekikoa baino

Eustaten datuen arabera, 2012. urtean Euskal AEra etorritakoak joandakoak baino 9.949 gehiago izan ziren; saldoa, berriz ere, positiboa. Emigrazio-saldoa positiboa duen hamahirugarren urtea da; 2011ren aldean %34 murriztu da, 14.986tik 9.949ra.

Bizkaian 4.867 pertsona gehiago; kopuru absolutuetan emigrazio-saldorik altuena, eta 2011 urtekoaren aldean %42 gutxiago. Arabak 1.773 pertsona irabazi ditu, aurreko urtean baino %52 gutxiago. Gipuzkoan (+3.309) saldo positiboa aurreko urtekoa baino %12 handiagoa da. Gasteizen eta Bilbon positiboak dira saldoak: 1.705 eta 1.390; Donostian, negatiboa, 93 pertsona.

Migrazio-saldoaren bilakaera Lurralde Historikoen arabera. Iturria: EUSTAT. Euskal AEko migrazio-mugimenduen estatistika (MME)

Beste erkidegoekiko, 2012an, saldo positiboa dugu, 5.266 pertsona; alegia, gehiago dira Euskal AEra beste erkidegoetatik etorriak hemendik haietara joandakoak baino. Eustatek estatistika hau egiten duenetik aurreneko aldiz, beste erkidegoekiko saldoa (+ 5.266), atzerriarekikoa (+4.683) baino handiagoa da; izan ere, atzerritarrak, 2011ren aldean %46 gutxitu dira.

Euskal biztanleen %8,9k bizileku aldaketaren bat egin du 2012. urtean zehar. Mugimendu hori %74an Euskal AE barruan izan da, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.

Euskal AEn ohiko etxebizitza 194.969 aldiz aldatu da; horien artean, 96.092 udalerritik irten gabe. Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEko udalerrietan dituzten mugimenduak 48.608 izan dira. Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 30.109 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal AEn duten mugimenduak dira horiek. Haietatik, 8.957 atzerritik. Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 20.160 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia, erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek. 4.274ren norakoa atzerria izan zen, 2011n baino %6 gehiago.

Migrazio-mugimenduen eta saldoen bilakaera. Euskal AE. Iturria: EUSTAT. Euskal AEko migrazio-mugimenduen estatistika (MME)

Euskal mugikortasun geografikoa urria da gainerako erkidegoetakoarekin alderatuz gero

Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2012. urtean Euskal AEko mila biztanletik 23 mugitu dira (‰26,9 Araban; ‰23,1 Bizkaian eta ‰21,1 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako erkidegoetakoarekin erkatuta txiki samarra da, azken hauetan mila biztanletik 37 mugitzen baitira batez beste.

Extremadura da salbuespena; beste erkidego guztien kasuan, Euskal AEra datozen pertsonak gehiago dira hemendik haietara doazenak baino.

Euskal AEko emigratzaileentzat, honako erkidego hauek dira erakargarrienak, hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia, Nafarroa eta Andaluzia. Seion artean gure erkidegotik besteetara joaten direnen %63 jasotzen dute.

Atzerriko nazionalitatea duten immigratzaileak, 2012. urtean, 14.883 pertsona izan ziren, aurreko urtean baino %29 gutxiago, 5.890 pertsona gutxiago. 7.300 pertsona beste erkidegoetatik etorri zaizkigu, batez ere Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia eta Gaztela eta Leondik. Gainerako 7.583 atzerritarrak zuzenean atzerritik etorri ziren (2011n baino %32 gutxiago).

6.346 atzerritarrek utzi zuten gure erkidegoa. Emigratzaileen ia hirutik bat (%31) atzerritarrak dira; haien %63 beste erkidego batera joango dira.

Emigratzaileen batez besteko adina, 35,1 urte, handiagoa da etorkinena (32,8) baino. Bai etortzen direnen, bai joaten direnen kasuan, gizonak (%52) gehixeago dira emakumeak (%48) baino.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012.ean emigrazio-saldoa positiboa da Euskal AEn, baina %34 murriztu da

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2013/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011026_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali