2013/10/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EEKI), 2013ko IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 gehitu ziren 2013ko irailean aurreko hilaren aldean

2012ko irailaren aldean eraikuntza kostuak %0,2 gutxitu ziren

2013ko irailean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,2 gutxitu, EUSTATen datuen arabera.

Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 gehitu dira.

Irailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera berbera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, bietan %0,2ko gehikuntza aurreko hilaren aldean. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,3 gutxitu dira eta Obra Zibilekoenak %1,7.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Kautxu eta plastikoa (%3,8), Ez-metalezko industria (%2,1) eta Makineria (%2,1), nabarmentzen dira, besteren artean. Urteko prezioetan (2013ko iraila, 2012koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-5,9), Metalurgiaren (%-5,7) eta Energia elektrikoaren eta gasaren (%-3,0) lehengaiek.

EUSKAL AEKO  ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. ALDAKUNTZA TASAK. 2013KO IRAILA (p). Iturria: EUSTAT. Euskal Aeko eraikuntzaren kostuen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 gehitu ziren 2013ko irailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2013/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011049_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali