HomeGaiake-AdministrazioaPrentsa Oharrak Internet duten enpresen...

2013/10/23ko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA (IGI). Administrazioa 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Internet duten enpresen %63,8k izapideak egiten dituzte Administrazio Publikoarekin modu elektronikoan

Euskal enpresek Internet bidez batez ere aldundiekin jarduten dute, eta ondoren Administrazio Zentralarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin

Internet erabiltzen duten euskal enpresen %63,8k bide hau erabiltzen du noizbait administrazio publikoarekiko izapide edo zerbitzuetarako 2013an, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hori %91,3 da 10 langile edo gehiagoko enpresetan.

Euskal enpresen %78,8k Internet darabil, beraz administrazioarekikoetan modu elektronikoan aritzen direnak %50,3 lirateke. 10 langile edo gehiagokoetan, %97,1ek Internet dutenez gero, portzentajea %88,7 da.

Administrazioarekiko erlazio elektronikoak dauzkaten enpresen kopurua haziz joan da azken urteetan. 2001etik 2013ra Internet eduki eta haren bidez izapideak egiten dituzten enpresak %22,5etik %63,8ra hazi dira. 10 langile edo gehiagokoak aintzat hartuz, portzentajeak handiagoak dira: 2001ean %43,9; 2013an %91,3.

Internet eduki eta haren bidez administrazio publikoarekin izapideak egiten dituzten enpresen bilakaera. 2001-2013 (%). Iturria: EUSTAT. Informazio gizartearen inkesta (IGI). Administrazioa

Euskal enpresek administrazioarekin eginiko izapide elektronikoak: informazioa lortu, Internet dutenen %55,6; inprimakiak lortu, %51,7; BEZ (Balio Erantsiaren Zerga) adierazi (%43,7); inprimakiak bete eta bidali, %43,0; sozietate-zerga adierazi %38,9. 10 langile edo gehiagokoak aintzat hartuz, portzentajeak handiagoak dira.

Internet baduten establezimenduak, administrazio publikoekiko izapidetze elektroniko motaren arabera. 2013 (%). Iturria: EUSTAT. Informazio gizartearen inkesta (IGI). Administrazioa

Internet baduten enpresek batez ere Foru-aldundiekin (%55,1) eta Administrazio Zentralarekin (%45,6) egiten dituzte izapideak; portzentajeetan eragina dute zerga nagusien gainean dituzten eskumenek. Ondoren Eusko Jaurlaritza (%42,3), Tokiko Entitateak (%27,4) eta Europako Batasuna eta beste (%6,5).

Berriz ere portzentaje hauek handiagoak dira 10 langile edo gehiagokoak bakarrik aintzat harturik: Foru-aldundiak (%80,1); Administrazio Zentrala (%73,6); Eusko Jaurlaritza (%70,5); Tokiko Erakundeak (%41,3); Europar Batasuna edo besteren bat (%18,4).

Internet eduki eta haren bidez administrazio publikoekin izapideak egiten dituzten euskal enpresak. 2013 (%). Fuente: EUSTAT. Encuesta sobre la Sociedad de la Información (ESI). Administración

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI) Administrazioa; prentsa ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Internet duten enpresen %63,8k izapideak egiten dituzte Administrazio Publikoarekin modu elektronikoan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Eragiketa kodea : 
222141
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2025
Eguneratze data : 
2013/10/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011030_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali