2013/12/05eko prentsa-oharra
Enplegua hazi egin da Bioteknologiako I+Gn, baina gastua %0,3 gutxitu da, 2012an Euskal AEn
Langileen %61 emakumezkoak dira
Barne-gastua Bioteknologiako I+Gn 85,6 milioi izan zen 2012an Euskal AEn, Eustaten datuen arabera 2011ko gastuaren aldean bioteknologiako barne-gastua %0,3 gutxitu da; I+G barne-gastu guztiaren %6,2 izan zen, aurreko urtean %6,3 izan zelarik.
Langileak, 1.613 pertsona; dedikazio osoko baliokidetzan, 1.082. Aurreko urtearen aldean %4,7 hazi eta I+G langile guztien %5,8 dira. Nabarmentzekoa da emakume-kopurua: bioteknologian lanaldi osoan ari direnen %61,2. Ikertzaileak 810 dira; 2011n 753 ziren, beraz %7,6 hazi da kopurua.
90 erakunde aritu ziren bioteknologiako ikerketan 2012an; 58rentzat jarduera nagusia edo bakarra zen, bioteknologiako I+G barne-gastuaren erdia pasa. 76 enpresa sektorekoak dira.
Enpresa sektorean jaitsi egin da barne-gastua
Aurreko urteetan bezala, enpresetan da Bioteknologiako I+G guztizko barne-gastuaren portzentajerik handiena (%58,1), 2011an (%60,8) baino gutxiago bada ere.
Gainerako sektoreek, Goi mailako irakaskuntzak (%36,4) eta Administrazio publikoak (%5,5), gastuaren gainerako %41,9 egikaritu zuten 2012an; %39,2 2011n.
Administrazio publikoak bioteknologiako I+Gren %62,2 finantzatzen du
Funtsen jatorriaren arabera Bioteknologiarekin lotutako barne I+G jarduerak batez ere Administrazio Publikoak (%62,2) eta Enpresek (%25,4) finantzatu zituzten. Atzerritik (%6,9), Goi mailako irakaskuntzatik (%2,9) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetatik (%2,6) etorritako funtsekin finantzatu zen gainerakoa. Bioteknologiako ikerketaz lortutako produktuak batez ere Giza osasunean (%77,1) erabiltzen dira. Elikadura, Nekazaritza eta baso-ekoizpena, Ingurumena, Animalien osasuna, Akuikultura eta Industria arloek gainerako %22,9 antzeko portzentajeekin banatzen dute.
Produktu eta prozesu bioteknologikoen garapen eta merkaturatzea zailtzen duten oztopo nagusiak, 2012an: I+G egiteko denbora/kostua erlazioa (%90,0) eta Kapitalerako irisbidea (%85,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko I+G bioteknologiari bururuzko prentsa-ohar gehiago