2013/11/08ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (KEA) 2013ko 3. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG egonkor 2013ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean

Aurreko urtearen aldean %1,1 gutxitu da

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) lehengoan da (%0,0ko aldakuntza) 2013ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Tasa hau Espainiako ekonomiarena baino hamarren bat txikiagoa da, INEren datuen arabera.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, jaitsiera %1,1 da, bigarren hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago negatiboa. Tasa hau Espainiako ekonomiarena (%-1,2) baino hamarren bat hobea da.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE. Iturria: Eustat. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen aurrerapena. Erreferentzia urtea, 2010

Eskaintzaren ikuspuntutik, 2013ko hirugarren hiruhilekoan sektore guztiek izan dituzte urte arteko bilakaera negatiboak; denetan ere tasak zertxobait gutxiago dira negatiboak. Eskariaren aldetik, kanpo sektorearen ekarpena positiboa da oraindik ere eta barne-eskariak urte arteko negatiboa du, aurreko hiruhilekoan bezalatsu.

Enpleguan tasa negatiboak ditugu bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%-2,0), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-0,3). Enplegua dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtzen da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG egonkor 2013ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2013/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011107_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali