2013/11/13ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2013- 3. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %1,1eko murrizketa izan zuen 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean aldaketarik ez (%0,0)

Euskal AEko BPGk urte arteko %1,1eko tasa negatiboa izan du 2013ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko lau hamarren hobeto, Eustaten datuen arabera. Espainiako ekonomiaren beherakada %1,2 izan zenez INE-ren zenbatespenaren arabera, hamarren bat gutxiago murriztu da Euskal AEkoa.

Euskal AEko BPGk hiruhileko artekoan ez du aldaketarik izan (%0,0) 2013ko hirugarren hiruhilekoan. Hiruhilekoen arteko aldakuntza hau Espainiako ekonomiak edukitakoaren (%0,1) hamarren bat azpitik izan da.

BPG m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%). Iturria: Eustat - Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak - eta Eurostat

Eskaintzaren ikuspuntutik BPGren urte arteko murrizketa lau jarduera-sektore handiei zor zaie. Bai Lehen Sektorean, bai Industrian, bereziki Eraikuntzan jaitsi da jarduera-maila. Zerbitzuetan gauza bera gertatzen da; denetan, lehen sektorean izan ezik, beherakadak apalagoak izan dira aurreko hiruhilekoak baino.

Lehen Sektoreak bilakaera negatiboa izan du urte artean (%-1,8), eta positiboa hiruhileko artean (%+25).

Industriak zortzigarren hiruhilekoz jarraian jokaera negatiboa (%-1,9) izan du urte artean; aurreko hiruhilekoan bezalaxe, hiruhilekoen arteko positiboa (%0,1) izan du. Hiruhilekoen arteko positiboa, eta urte arteko beherakada zortzi hamarrenez arindu da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %. Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Eraikuntza gutxiago murriztu da, bai urte artean, bai hiruhileko artean. Urte artean %-5,2, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,4 puntu gutxiago; hiruhileko artean %-0,2.

Zerbitzuen jarduera osoak %0,4 beherakada erakusten du, bai hiruhileko artean, bai urte artean.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %. Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Urte artean, Zerbitzuen sektoreko hiru azpisektoreetatik bitan tasa negatiboak dauzkagu, eta hirugarrenean aldaketarik ez.

Urte artean Zerbitzuetako jarduera-jaitsierarik aipagarriena Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan da, %-1,4, eta ondoren Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak adarrean, %-0,1. Gainerako zerbitzuetan (jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruak, besteren artean) ez dago aldaketarik.

Hiruhileko artean hazkunderik handiena Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak adarrean dugu, %0,2. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan %-0,7 eta Gainerako zerbitzuetan %-0,5.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera negatiboak ekarri ditu, %-1,1 urte artean eta %-0,1 hiruhileko artean. Urte artekoa ehuneko bost hamarren gutxiagoz murriztu da 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Hiruhilekoen artekoan aurrekoko jaitsiera-erritmo bera daukagu.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %. Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Eskariaren ikuspuntutik, berriz ere aurreko hiruhilekoan bezala, Barne eskariaren bilakaera negatiboa eta kanpo-sektorearen dinamismoa batera dauzkagu, hortik datorrelarik bere ekarpen positiboa BPGren hazkundeari. Ondasun eta zerbitzuen esportazioak eta inportazioak, bai urte artean, bai hiruhileko artean, bilakaera positiboa dute.

Familia-etxeen azken kontsumoaren gastuan (Kontsumo pribatuan), aurreko hiruhilekoetan bezala desazelerazioa dago: %1,3ko murrizketa aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Jaitsiera aurreko hiruhilekoa baino lau hamarren handiagoa da. Hiruhileko artean, aldakuntza-tasa negatiboa da, aurreko hiruhilekoan %0,0 izan zelarik.

Kontsumo publikoan (Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua) tasa negatiboak berriz ere, baina bigarren hiruhilekoak baino apalagoak. Urte artean %-1,1 eta hiruhileko artean %-0,3.

Administrazio Publikoen Azken Kontsumo Gastuak eta Familia-etxeen Azken Kontsumo Gastuak baturik Azken Kontsumo Gastuaren %1,3ko jaitsiera ekarri dute. Aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3ko jaitsiera dugu.

Kapital eraketa gordinean (Inbertsioan) jaitsiera dago berriz urte artean (%-3,8), gutxixeago aurreko hiruhilekoan (%-4,0) baino. Urte arteko jaitsiera-erritmoa apaltzeak %0,6ko hiruhileko arteko hazkundea ekarri du. Kapital Eraketa Gordinaren bi osagaietan, ekipo-ondasunetan eta eraikuntzan, tasak negatiboak dira urte artean. Hiruhileko artean, ekipo-ondasunetako inbertsioaren bilakaera (%0,0) okerragoa da eraikuntzari lotutakoarena (%0,9) baino.

Barne eskariak, zeina osatzen baitute Azken Kontsumoko Gastuak eta Kapital Eraketa Gordinak, murrizte-mailari heltzen dio, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Urte artean %1,8ko jaitsiera dago hiruhileko honetan, aurreko hiruhilekoan bezalaxe.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %. Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Kanpo-sektoreak berriz ere egin dio ekarpen positiboa BPGren bilakaerari. Kanpo-saldoa positibo egin dute ondasun eta zerbitzuen esportazioen urte arteko bilakaera positiboak, %5,5, eta inportazioen %4,0koak.

BPGren jaitsierak, behera eragin dio enplegu-mailari, Dedikazio Osoko Baliokidetzako Lanpostuetan neurturik. Urte artean enplegua %2,0 jaitsi da eta %0,3 hiruhileko artean.

Enplegua, urte artean eta hiruhileko artean, jarduera-adar guztietan galdu da. Lehen sektorean, %4,3 eta %1,2. Industria %4,0 jaitsi da urte artean, erritmoa moteltzen delarik; aurreko hiruhilekoaren aldean %0,3 jaitsi da. Eraikuntzaren enpleguan jaitsierak areagokoak dira Industrian baino, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. Zerbitzuetan urte arteko eta segidako zortzigarren jaitsiera dago, %0,5. Hiruhileko artean, berriz ere, tasa negatiboak, %0,3.

Lurraldeetako BPGri begiratuz gero, urte artean Arabak du jaitsierarik handiena, %1,3; Gipuzkoan eta Bizkaian %1,0. Hiruhileko artean, Araban %0,3ko jaitsiera, Bizkaian %0,1; Gipuzkoan %0,3 hazi.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %1,1eko murrizketa izan zuen 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2013/11/13
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011110_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali