2013/11/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %18,1 gutxitu zen 2013ko hirugarren hiruhilekoan
Etxegintza %21,1 gutxitu zen eta Obra Zibila %12,4
EUSTATek landutako datuen arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %18,1 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2013ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %0,2 murriztu zen bigarrenaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintzako azpisektoreari -urte arteko %21,1eko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari -%12,4koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2013ko hirugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %4,5, baita Obra Zibilak ere, %8,4, 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak zuzenduta.
Eraikuntzako enplegua %2,7 jaitsi zen 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); datu-bankua