2013/11/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,8 gutxitu zen 2013ko irailean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko abuztuarekin alderatuta %0,3 gutxitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko irailean %1,8 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko abuztuarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko iraileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2012koaren aldean, Energian izan ezik, non %0,4ko gehikuntza dagoen. Ekipo-ondasunak %4,3 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %0,1, Kontsumo-ondasunak %2,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %3,7 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,1.
Hil arteko aldaketa, 2013ko iraila abuztuaren aldean, positiboa izan da Ekipo ondasunetan %0,7 eta Energian, %1,1. Bitarteko ondasunak %1,4 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasunak %1,3. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,0 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,3 gehitu.
Euskal industrian pisu handienetako bi sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko irailean aurreko urteko hil beraren aldean: Zura, papera eta arte grafikoak %3,5 gehitu da eta Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %0,2.
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %6,8 jaitsi da, Material eta ekipo elektrikoa %6,3 urte artean eta Metalurgia eta metalezko produktuak %4,0.
Iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian (%0,9) eta negatiboa Araban (%5,0), eta Gipuzkoan (%2,8). Hil arteko tasa positiboa izan da Bizkaian, %1,4; jaitsi egin da Araban, %3,9, eta %0,1 Gipuzkoan, 2013ko abuztuaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua