2013/12/13ko prentsa-oharra
Jaiotzak %10 gutxitu ziren 2013ko bigarren hiruhilekoan
Ezkongabeko amen jaiotzak, %37
Euskal AEn jaiotako haur kopurua: 2013ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.820 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %10 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotzak hiru lurraldeetan gutxitu dira: Gipuzkoan %-11,3, Bizkaian %-9,4 eta Araban %-9. Araban 793 haur jaio ziren, 1.571 Gipuzkoan eta 2.440 Bizkaian.
2013ko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak guztizkoaren %37,1 izan ziren (%34,5 2012ko hiruhileko berean). Bizkaia (%37,3) izan zen Euskal AEko kopuru orokorraren gainetik ibilitako lurralde bakarra. Gipuzkoan eta Araban, %36,9.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.494, lehenengo haurrak izan ziren; 1.885 (%39,2) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengoak, %8,8.
Jaiotzen %18,8an amak 30 urte baino gutxiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %39,4. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%34,5). Askoz ehuneko txikiagoak dauzkate 25-29 urte bitartekoek (%13,6), 25etik beherakoek (%5,2) eta 40tik gorakoek (%7,3).
Ama ezkongabeen amatasun-adina ama izan direnen multzoarenaren azpitik dago; ama ezkongabeen %10,1 25 urtetik beherakoak baitziren, eta 25-29 urteen artekoak %16,9.
Amen %17,5 atzerritarra da
2013ko udaberrian Euskal AEn ama izandakoen %17,5 atzerritarrak ziren. Araba oso goitik dago, %24,8; Bizkaian %16,4 eta Gipuzkoan %15,7.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua