2013/11/25eko prentsa-oharra

EZ-FINANTZAZKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK (EFEOK) - 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Mikroenpresek Euskal AEko enpresa ondarearen %43,2 kontzentratzen dute

2011n euskal enpresen zorpetzea gutxitu, tinkotasun-ratioa handitu eta errentagarritasuna jaitsi egin da

10 langile baino gutxiagoko enpresek –mikroenpresek- aktiboen %43,2 kontzentratu eta langile okupatuen %42,9 enplegatzen zituzten 2011n Euskal AEn, Eustaten datuen arabera. Enpresa txikiek (10-49 langile) aktiboen %20,6 eta langile okupatuen %24,7. Enpresa ertainek (50-249 langile) aktiboen %17,3 eta langile okupatuen %20,5. Enpresa handiek segitzen dute izaten intentsiboenak kapitalean; enplegatuen %11,8 eta ekonomiaren aktibo guztien %18,9.

2011n Euskal AEko enpresa ez-finantzarioen ondare zenbatetsia %0,6 hazi da aurreko urtearen aldean, guztira 205.468 milioi.

graf0011117_01_e.png

Aktibo korrontearen eta Pasibo korrontearen arteko aldea –Maniobra Funtsa- positiboa da, 26.854 milioi (aktibo guztiaren %13); 2010ekoa baino %8,2 txikiagoa. Honek esan nahi du epe motzeko zorrei (epe motzerako galdagarria) aurre egiteko behar adina baliabide sortzen direla, baina aurreko urtean baino gutxiago.

Euskal enpresen ekonomia eta finantzetako beste ratio batzuk aztertuta, ikusten da zorpetzeak eta finantza-egiturak hobera egin dutela, eta txarrera errentagarritasunak.

Zorpetze-ratio osoak agerian jartzen du besteren funtsen eta baliabide guztien arteko harremana; Euskal AEn %54,6 da. Aktiboaren erdia pasa besteren baliabideekin finantzatuta dagoela erakusten du. 2008tik ehuneko 6,1 puntuz gutxitu da, eta 1,9 puntuz aurreko urtearen aldean. 10-49 langiledun enpresek dute zorpetze-ratiorik handiena 2011n (%56,8), aldian aldakuntza handirik ez dagoela. Gainerako enpresen zorpetzeak hobera egin du nabarmen: mikroenpresena ehuneko 11,5 puntuz gutxitu da 2008tik. Sektore handietan, eraikuntzaren zorpetze-ratioa %62,2 da 2011n, industriarena %54 eta merkatuko zerbitzuena %52,8. Ostalaritza nabarmentzen da, izan ere %75,2ko zorpetzea du.

Enplegu-geruzen araberako zorpetze guztiaren ratio-bilakaera. Euskal AE (%). Iturria: Eustat. Ez-finantzazko enpresen ondare-kontuak (EFEOK)

Finantza-autonomiaren ratioak enpresaren hirugarrenekiko finantza-menpekotasuna neurtzen du (ondare garbiaren eta gainerako pasiboen arteko erlazioa); 2010ean baino 6,1 puntu handiagoa da, %83,2. Autonomía honen ratioa %60,8 da eraikuntzan, %85,2 industrian eta %89,3 zerbitzuetan.

Tinkotasun ratioak aditzera ematen digu enpresen bermea hartzekodunen aurrean epe luzean; %227,4 zen 2011n. Eraikuntzan %123,2; industrian %251,7; merkatuko zerbitzuetan %239,5; aurreko urtearen aldean eta enpresa guztiak hartuz, ehuneko 14,4 puntuz egin du hobera.

Errentagarritasun-ratioak aztertuta (errentagarritasun ekonomikoa, finantzarioa, palanka-efektu finantzarioa) 4 industria-sektore nabarmentzen dira, aurreko urtearen aldean errentagarritasun-maila hobeak dituztenak. Zura, papera eta arte grafikoak, Metalurgia eta metalezko produktuak, Makineria eta ekipoa, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna.

Errentagarritasun ekonomikoaren ratioa %3,1 da 2011n; haien aktibo guztien gainean enpresek lortzen duten batez besteko etekinaren berri ematen du. Ratio honen bilakaera negatiboa izan da enpresa-multzoarentzat, 2008ko %5,8tik 2011ko %3,1era. 2010aren aldean ehuneko 8 hamarren gutxiago. Enpresa handienek daukate errentagarritasun-ratiorik handiena, %3,5. Sektoreen artean Ostalaritzak bakarrik du errentagarritasun-ratio negatiboa, %-1,4.

Finantza-errentagarritasunak esaten digu zein izan den enpresaren batez besteko errentagarritasuna, haren jardueraren bidez, ondare garbitik abiaturik; 2011n %3,9, aurreko urtean baino ehuneko bi puntu gutxiago.

Errentagarritasun ekonomikoaren ratioaren bilakaera enplegu-geruzen arabera. Euskal AE (%). Iturria: Eustat. Ez-finantzazko enpresen ondare-kontuak (EFEOK)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Enpresa Ez-finantzarioen Ondare-kontuari (EEFOK) buruzko prentsa-ohar gehiago Enpresa Ez-finantzarioen Ondare-kontuaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Mikroenpresek Euskal AEko enpresa ondarearen %43,2 kontzentratzen dute

Eragiketa : 
Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
Eragiketa kodea : 
170114
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2013/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011117_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali