HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak Zamudio, Zierbena eta...

2013/11/29ko prentsa-oharra

Udal BPG 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Zamudio, Zierbena eta Olaberria dira Euskal AEn per capita BPG handiena duten udalerriak

Arabako hiru eskualdek, berriz, biztanleko BPG balio handienak dituzte: Errioxa, Arabako ibarrak eta Gorbeiako inguruak

Euskal AEn, Eustaten datuen arabera, Zamudioko udalerriak, zeina Bizkaikoa baita, du biztanleko BPG handiena. Bigarren Zierbena (Bizkaia) eta hirugarren Olaberria (Gipuzkoa). Laugarren Loiu, bosgarren Ajangiz, Bizkaikoak; seigarren Legutio, Arabakoa.

Arabak du per capita BPG handiena, 107ko indizea, Euskal AEko batez bestekoa 100 delarik; Gipuzkoak 101, batez bestekoa ia, eta Bizkaiak 97.

Hiriburuetan Donostia (108) aurrena 2010ean; Gasteizek 102 eta Bilbok 97.

Udalerri bakoitzean BPGren sektore-banaketari begiratuz gero, Zamudion zerbitzuak (%50,7) eta industria (%45,7) dira nagusi, biak Teknologi Parkeko enpresa-jarduerarekin lotuak. Per capita BPG handienak dituzten hiru udalerrietako ezaugarria da lehen sektorearen pisu ezdeusa. Zierbenan (%80,4) eta Olaberrian (%72,4) industriak pisu handia da. Bi udalerrietan zerbitzuek pisu txikia dute, %18,0 eta %26,5.

Bilbon eta Donostian BPGren %85 pasa zerbitzuek sortua da; Gasteizen, aldiz, %65 inguru. Gasteizen industriak pisu handia (%24,1) du besteen aldean: Bilbon (%5,4), Donostian (%5,7).

Biztanleko BPG altuena (eurotan) izan duten Euskal AEko udalerriak eta horien banaketa 4 sektoretan (%). 2010. Iturria: Eustat. Udal BPG

Eskualdeka, Araban daude per capita BPG handienak dituzten lehenengo hirurak. Aurrena Errioxa (172) dugu, bai ardogintzaren sendotasunagatik, bai biztanle-dentsitate txikiagatik. Bertan Laguardia (337), Villabuena de Álava/Eskuernaga (200) eta Eltziego (188) nabarmentzen dira.

Arabako Ibarrak (160) dugu bigarren eta Gorbeiako Inguruak (146) hirugarren. Laugarren Debagoiena (Gipuzkoa, 127) dugu, eta bosgarren berriz ere Arabako bat, Mendialdea (123).

Eskualde hauetan, Arabako Mendialdean izan ezik, industriak pisu handia du balio erantsian, %50 batez beste, Euskal AEn %23,7 delarik. Kontrajarrita zerbitzuen sektorearen pisu txikiagoa dugu (%40 inguru), Euskal AEn %66,7 delarik.

2008-2010 aldian, Euskal AEko 251 udalerrietako 177tan (%71) per capita BPGk bilakaera negatiboa izan du. 148tan (%59) bilakaera negatibo hori Euskal AEko batez bestekoa (%-2,1, urteko batez besteko aldakuntza metatua) baino okerragoa izan zen. Lanestosak (%46,4), Orozkok (%31,0) eta Sukarrietak (%21,2) dituzte hazkunderik handienak. 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, Durango (%8,8), Leioa (%5,9), Santurtzi (%3,9) eta Erandio (%3,6) nabarmentzen dira positiboan eta Errenteria (%-6,0), Barakaldo (%-5,2) eta Sestao (%-3,5) negatiboan. Hiriburuen artean, Gasteizek du bilakaerarik negatiboena (%-4,1ko urteko batez besteko metatua) per capita BPGn; Bilbon %-0,5 eta Donostian, berriz, %+0,3, eta honek jarri zuen hiruen arteko lehena 2010ean, Gasteiz ordeztuz.

1. grafikoa. Per capita BPGren banaketa eskualdeka 2010. euroak.

graf0011135_02_e.png

Iturria: Eustat. Udal BPG

Ohar metodologikoa:

Udal BPGren edizio berri honetan funtsezko bi aldaketa daude aurrez argitaratutako datuen aldean.

Lehena, bi urteetako zenbatespenarentzat erabilitako sektore-sailkapena 2009-JESN-n oinarritzen da (Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean)

Bigarren, bai 2008ko, bai 2010eko datuetarako, erreferentziako oinarri urtea 2010 da; erabilitako okupazio-aldagaia, “Lanpostuak”, erabateko alderagarritasuna ahalbidetzen delarik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko udal BPGri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko udal BPGri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Zamudio, Zierbena eta Olaberria dira Euskal AEn per capita BPG handiena duten udalerriak

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2013/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011135_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali