HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal enpresen %17,3k...

2013/12/19ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN INKESTA (BTI)-2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal enpresen %17,3k berrikuntza teknologikoa egin zuen 2012an, 10 langile eta gehiagokoen %36,2k

Berrikuntza teknologikoan eginiko gastua %3,4 gutxitu zen 2011ren aldean

Eustaten arabera, Euskal AEn 2012an enpresa berritzaileen portzentajea %17,3 izan zen, berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa zelarik. 10 enplegatu eta gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz, enpresa berritzaileak %36,2 dira, 2011n baino ehuneko 1,6 puntu gutxiago.

1. taula: Enpresak berrikuntza motaren eta tamainaren arabera. 2010-2012
Iturria: Eustat. Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI

2010-2012 aldian berrikuntza teknologikoa eginiko enpresak guztien %11,6 izan ziren Euskal AEn; aurreko aldian baino ehuneko 0,7 puntu gutxiago. 19.466 enpresa. Enpresa berritzaile teknologikotzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%6,5, 2012an), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%9,5).

Ehuneko horiek %28,6raino iristen dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuta, aurreko urtean baino ehuneko 2,1 puntu gutxiago. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %19,6 izan dira, eta prozesua eraberritu dutenak %22,9.

Euskal AEko enpresek egindako gastua teknologia berritzeko jardueretan, BPGren %4 izan zen

Euskal AEko enpresek 2.583,7 milioiko gastua egin zuten 2012an teknologia berritzeko jardueretan; aurreko urtearen aldean %3,4 gehiago . Gastu hori BPGren %4 da.

Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean banatuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (%53,1); makinak eta ekipoak erosteko gastua (%19,6); kanpoko I+Gren erosketa %14,3; gainerako jarduerak %13,0.

1. grafikoa: Berrikuntza gastuaren banaketa jardueren arabera (%). 2012 urtea
Iturria: Eustat. Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta (BTI)

Enpresa berritzaileen %29,4k finantzaketa publikoa jasotzen du.

Laguntza horren jatorriari behatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien %21,5. 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, %56,0k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena. Zehazki, enpresen %45,8.

2. taula: Finantzazio publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileak, finantzazioaren jatorriaren arabera (%). 2010-2012
Iturria: Eustat. Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta (BTI)

Enpresa berritzaileen %83,9k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela

%80,5ek uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuei buruz, ondasunak zein zerbitzuak izan; %58,3k barne-prozesuei buruz; %31,4k bestelakoei buruz, esaterako ingurumen inpaktu txikiagoa edo osasun hobea langileentzat.10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileetan, %92,8k uste du eragin positiboa duela; beste portzentajeak %85,1, %71,8, %55,2 eta %48,8 dira.

Faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela uste du enpresen erdiak baino gehiagok

Enpresen %60,5ek uste du teknologia-berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, gehiegizko arrisku ekonomikoak (%43,0), berrikuntzen kostu handiegiak (%46,5), eta finantza-iturri falta (%45,9) nabarmentzen dituzte enpresek. 10 langile baino gehiagoko enpresetan, berrikuntza oztopatzen duten faktoreak badirela uste dutenak %70,1 dira, aipatutako oztopoak berberak direlarik.

Berrikuntza ez-teknologikoa (%11,6) antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute. Antolaketa-berrikuntza enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %6,9k egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %6,1ek egiten dute. 10 langile eta gehiagoko enpresetan, berrikuntza ez-teknologikoa %23,1 da eta antolamenduan datza %18,7an eta merkaturatzean %11,6an.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal enpresen %17,3k berrikuntza teknologikoa egin zuen 2012an, 10 langile eta gehiagokoen %36,2k

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2013/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011205_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali