2013/12/27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EEKI) 2013ko AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 gutxitu ziren 2013ko azaroan aurreko hilaren aldean

2012ko azaroaren aldean, aldaketarik ez (%0,0)

2013ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 gutxitu zen aurreko hilaren aldean 2013ko azaroan, eta azarorako urte arteko tasan aldakuntzarik ez (%0,0) EUSTATen datuen arabera.

Lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0) eta lehengaien kostuak %0,6 gutxitu dira, aurreko hilaren aldean.

Azaroan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera berbera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, bietan %0,6ko jaitsiera. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,2 gutxitu dira eta Obra Zibilekoenak %1,4.

Urteko prezioetan (2013ko azaroa 2012koaren aldean), kontsumitu diren lehengaietan prezio-jaitsiera handienak izandako sektoreak: Metalurgia (%-5,1), Petrolio fintzea (%-3,1), Material elektrikoa (%-2,6). Azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Ez-metalezko industria (%5,9), Kautxu eta plastikoa (%5,2), eta Makineria (%2,1), nabarmentzen dira.

graf0011220_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Eraikuntzaren Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizearen datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 gutxitu ziren 2013ko azaroan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2013/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011220_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali