2014/01/09ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2013ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %1,8 gutxitu zen 2013ko azaroan

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko urriarekin alderatuta, %1,5 gutxitu zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko azaroan %1,8 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,5 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko urriarekin alderatuta.

2013ko azaroko indizean, 2012koaren aldean: Energia %-15,1, Kontsumoko ondasunak %-5,7 (iraunkorrak %-16,9, ez-iraunkorrak askoz gutxiago, %-0,7). Ekipo-ondasunak %0,3 gehitu dira eta Bitarteko ondasunak %2,8

Hil arteko aldaketa, 2013ko azaroa urriaren aldean, positiboa izan da Energian, %2,7 eta Bitarteko ondasunetan, %0,2. Ekipo ondasunak %4,9 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasunak %1,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,6 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,6 gehitu.

Urte artean, euskal industriako sektore handienen artean, hauek hazi dira 2013ko azaroan: Garraio materiala %6,9, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %1,9, Metalurgia eta metalezko produktuak %0,8 eta Makineria eta ekipoa %0,4.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea

Material eta ekipo elektrikoan urte arteko %13,2ko jaitsiera dago; Energia elektriko, gas eta lurrunean %7,5ekoa; Zura, papera eta arte grafikoetan %4,7koa.

Azaroko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%1,4), eta Gipuzkoan (%0,4); negatiboa Bizkaian (%-5,8). Hil artekoa negatiboa izan da hiruretan: Gipuzkoan %2,3 jaitsi da, Araban %1,4; Bizkaian %0,6, 2013ko urriaren aldean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hazkunde-tasak. 2013 azaroa. Behin-behineko datuak				
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko industria produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,8 gutxitu zen 2013ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2014/01/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011237_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali