2014/02/21eko prentsa-oharra
2013-2026 bitartean Euskal AEko biztanleriak 100.000 lagun pasa galduko ditu
Migrazio-saldo negatiboa, heriotza gehiago eta jaiotza gutxiago izango ditugu
2026ko urtarrilaren 1ean Euskal AEko biztanleak 2.077.000 izango direla zenbatesten da, 1.004.000 gizon (%48,3) eta 1.073.000 emakume (%51,7), Eustatek eginiko 2026 Proiekzio Demografikoen arabera. Hau 2013an baino 101.000 pertsona gutxiago litzateke, %-0,3 urteko batez bestekoan. Jaitsiera erritmorik handienak (%-0,4) hamarraldi honen bukaeran, gero moteldu egingo da eta proiektatutako aldiaren bukaeran %-0,3 izango da.
Euskal AEko biztanleria piramideak 2013-2026
Iturria: Eustat. Proiekzio demografikoak 2006. Urtarrilaren 1eko biztanleak.
Biztanleak hiru lurraldeetan gutxituko dira, indar ezberdinez: Arabak 6.000 biztanle pasatxo galduko ditu, Gipuzkoak 31.000 gutxi gorabehera eta Bizkaiak 65.000. Azken bost urteotako joera mantenduko da: Arabako biztanle-pisua goraka eta Bizkaikoa beheraka. 2026an zenbatesten da biztanleen %15,1 Araban biziko direla (2001ean baino ehuneko 1,5 puntu gehiago), %52,3 Bizkaian (1,5 puntu gutxiago) eta %32,6 Gipuzkoan.
Hazkunde demografikoaren bi osagaietan saldo negatiboak edukiko ditugu, naturalean (jaiotzak ken heriotzak) eta migraziokoan (inmigrazioak ken emigrazioak). Hazkunde naturalean saldoak gero eta negatiboagoak izango dira, heriotza gehiago eta jaiotzen jaitsiera handia. Migrazio-saldoa -50.000 izango da, jaitsiera naturalaren antzeko kopurua.
Biztanleriaren zahartze-prozesuak badirau
2013an 20 urtetik beherakoak %17,8 dira Euskal AEn, eta horri eutsiko dio 2026an, baina 18.000 lagun gutxiagorekin.
20-64 urte bitarteko biztanleak 195.000 gutxiago izango dira (%-15) 13 urte horietan; 20-34 bitartekoak -95.000; 35-49koak -141.000 eta 50-64koak +41.000.
65 urtetik gorakoak 110.000 pasa gehiago izan litezke, %26,5eko pisua 2026an, 2013an baino 7 puntu gehiago ia. Guztirako horretatik 32.000 pertsona 85 urte eta gehiagoko pertsonen taldera joango lirateke, zeina bailitzateke guztien %4,6.
Ugalkortasuna bizkortu egingo da, baina jaiotza-kopurua jaitsiko
Euskal AEn jaioak 2010eko 21.200etik 2025eko 15.000ra gutxituko da; ugalkortasunak gora egingo du (1,5 haur emakumeko) baina ama izateko adineko emakumeak gutxiago izango dira: 25-39 urte bitartean, haurrak izateko adin-aldi nagusian, emakumeak %41 gutxiago izan litezke, hastapen balioaren aldean.
Bizi-itxaropenak haziz dirau
Jaiotzako bizi-itxaropena 2025ean: 82,6 urte gizonek, 88,4 emakumeek; 2010ean 79,1 eta 85,6 zirelarik. 2010ean jaiotzako bizi-itxaropen aldea gizon eta emakumeen artean 6,5 urte ziren; 2026an 5,8 izango dira.
Biztanleria migrazio-saldoagatik ere gutxituko da
2015ean sarrerak Euskal AEn 18.000 baino gutxiago lirateke eta atzerritikoak haien %10 besterik ez, urteko 2.000 baino gutxiago. Proiektatutako aldiaren bukaeran inmigrazioak 22.000 pasa lirateke eta atzerritikoak haien %40ra igoko, 9.000 baino gutxixeago. Proiekzio-aldi guztian emigrazioek behera egingo dute, 2012ko 27.000tik 2025eko 22.000ra.
2010-2025 artean migrazio-saldoak gorabeherak izango ditu: aldiaren hasierak saldo positiboak; 2015 inguruan -7.500 urteko; positiboak, baina oso txikiak, aldiaren bukaeran.
Migrazio-saldoa, negatiboa hasieratik, hamarraldi honetako bigarren bosturtekoan metatuko da, non 32.000 pertsonaren galera izango baita, 2025 baino lehenago galduko diren 52.000tik.
Azken urteetan Arabak migrazio-saldo positiboak izan ditu, baina beste bi herrialdeen saldo negatiboak hain handiak ziren ezen saldo begetatiboa positiboa izanik ere biztanleria urritu egiten baitzen.
Egoera 2000. urtean aldatu zen; inmigrazioa asko hazi zen, saldo positiboak zituelarik baita Bizkaian eta Gipuzkoan ere; horrela jarraitu zen 2013ra arte, saldo gero eta txikiagoekin. Urte honetatik aurrera migrazio-saldoak negatiboak aurreikusten dira Gipuzkoan, non 19.000 lagun galduko bailirateke. Bizkaiak saldo positiboak izango ditu proiektatutako aldiko azken bi urteetan eta migrazio-saldoari zor zaion biztanleria-galera (-25.000) Euskal AEn duen pisuagatik izango lukeena baino txikiagoa izango da. Arabak saldo negatiboak izango ditu proiekzioaren azken urtera arte, txikiak, guztira -9.000 aldi osoan.
Mende honetako lehen hamarraldian etengabe hazi dira lurralde arteko migrazio-elkartrukeak: 4.000 ziren batez beste 2000-2002 hirurtekoan eta urteko 5.000 pasa 2010etik aurrera. Hazkunde hori neurri batean atzerritarrei zor zaie, izan ere gehiago aldatzen dira bizilekuz.
Halere, hazkundea izanagatik, barne-mugimenduen bolumen osoa txikia da eta haren eragina ez oso adierazgarria lurraldeetako bilakaera demografikoan. Egoera mantendu egingo dela proiektatutako urteetan pentsatzen da; Euskal AEko barne-migrazio saldoak 1.200 pertsona emango dizkio Arabari eta 1.000 Gipuzkoari; Bizkaiak 2.200 gal litzake.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Proiekzio Demografikoen Txostenak. 2026
Proiekzio Demografikoen datu-bankua. 2026