HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak 10 langile edo gehiagoko...

2014/02/18ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN INKESTA (BTI)-2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajean, hiriburuetan Donostia dugu aurrena, eta eskualdeetan, Debagoiena

Berrikuntzako jardueren gastua euskal hiriburuetan kontzentratzen da

Eustatek egindako datuen arabera, Euskal AEn 2012an 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajea % 38,3 izan zen. Ehuneko hau aldatu egiten da, eskualdeka ikusiz gero.

Araban aurrena Kantauri Arabarra, non 10 langile baino gehiagoko enpresen %45,7 berritzaileak izan ziren 2012n eta Arabako Gainerakoa (Arabako Mendialdea, Gorbeiako Inguruak, Arabako Ibarrak), %40,0. Gipuzkoako lau eskualdek dauzkate tamaina horretako enpresen %40 pasa, berritzaileak: Debagoienak (%47,4), Goierrik (%43,1), Donostialdeak %41,2), Tolosaldeak %40,8). Bizkaian Durangaldeak du enpresa berritzaileen portzentajerik handiena, %40,9; ondoren Plentzia-Mungiak %38,0 eta Gernika-Bermeok %37,9.

1. grafikoa: Berrikuntza egiten duten 10 langile eta gehiagoko establezimendu-portzentajea, eskualdeka. 2012
Iturria: Eustat. Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta (BTI)

Enpresa berritzaileen ehuneko txikieneko eskualdeak, aldiz, beste hauek dira: Errioxa (%31,6) Araban, Arratia-Nerbioi (%34,4) Bizkaian eta Bidasoa Beherea (%34,5) Gipuzkoan.

Hiriburuetan, Donostiaren (%42,3) eta Bilboren (%36,1) artean ehuneko sei puntu daude enpresa berritzaileetan. Gasteizek %37,3.

2. grafikoa: Berrikuntza teknologikoaren gastuaren banaketa. 2006-2012. (milioi eurotan)
Iturria: Eustat. Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta (BTI)

Berrikuntza-jardueretako gastuaz, beti 10 langile eta gehiagoko enpresetan, kantitaterik handienak hiriburuak barne dituzten eskualdeetan egikaritzen dira. Halere, kontzentrazio-maila ezberdina da, batez ere Gipuzkoan. Bai Araban, bai Bizkaian, hiriburua dagoen eskualdean (Lautadan, Bilbo Handian) lurraldeko gastuaren %80 inguru egiten da. Gipuzkoan gutxiago, Donostialdean %42 gastatzen delarik.

Araban 451,3 milioitik 377,1 Lautadan gastatzen dira eta Bizkaian 1.008,0 milioitik 787,5 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, 720,3 milioitik 299,7 Donostialdekoak dira, baina kopuru garrantzitsuak geratzen dira lurraldeko beste eskualde batzuetarako, Deba Garairako 118,2 milioi eta Goierrirako 107,8 milioi. Bizkaian Durangaldea (107,2 milioi) aipatzekoa da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajean, hiriburuetan Donostia dugu aurrena, eta eskualdeetan, Debagoiena

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2014/02/18
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011371_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali