2014/02/21eko prentsa-oharra
Bidaiari-sarrerak %5,5 gutxitu ziren urtarrilean Euskal AEko hotel-establezimenduetan
Gaualdietan %7ko jaitsiera izan da aurreko urteko hil beraren aldean
Eustaten datuen arabera, 2014ko urtarrilean 114.653 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino 6.660 gutxiagok; %5,5eko jaitsiera. Bidaiari-sarrerak %5,4 gutxitu ziren Araban, %8,7 Bizkaian eta %0,7 Gipuzkoan.
2014ko urtarrilean erregistraturiko gaualdiak: 197.825; iazkoaren aldean %7ko jaitsiera, 14.778 gaualdi gutxiago. Gaualdiak %14,7 gutxitu dira Araban urte artean, eta %10,3 Bizkaian; %2,2 gehitu Gipuzkoan.
Atzerriko bidaiariak %8,4 gutxitu ziren lehengo urteko urtarrilaren aldean eta estatukoak %4,4. Araban %18,3 gutxitu dira atzerritarrak eta %1,6 estatukoak. Bizkaian %10,9 gutxitu dira atzerritarrak eta %7,9 estatukoak. Gipuzkoan %2 gutxitu dira atzerritarrak eta %0,1 estatukoak.
Batez besteko egonaldiaren iraupena: 1,73 egun, aurreko urteko urtarrilean 1,75. Araban 2013ko urtarrileko 1,96 egunetik aurtengo 1,77ra jaitsi da; Bizkaian 1,75etik 1,72ra; Gipuzkoan 1,67tik 1,72ra luzatu.
Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %27,4 izan zen 2013ko urtarrilean eta %25,2 aurtengoan. Araban 2013ko urtarrileko %25,7tik aurtengo %22,2ra, ehuneko 3,5 puntu gutxiago. Bizkaian 2013ko urtarrileko %28,8tik aurtengo %25,5era, ehuneko 3,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan lehengoan plazakako betetze-maila, %26,2. Gelakako betetze-mailan ehuneko -2,7 puntu ditugu Euskal AEn, %33,7. Araban ehuneko -3 puntu, %29,8; Bizkaian -4,4, %34,9; Gipuzkoan -0,1, %33,9.
Urtarrilean hotel beteenak Donostian (%30,4), Bilbo Handian (%28,6) eta Bilbon (%28,1).
2014ko urtarrilean, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %29,7; astegunetan %23,4.
2014ko urtarrilean Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %0,7 gehitu ziren 2013koaren aldean.
Urtarrilean nekazaritza-ostatuetako sarrerak %8 eta gaualdiak %14 gehitu dira
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan urtarrilean 7.838 gaualdi egin ziren, %14 gehiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %15,8ko jaitsiera; Araban %123,9ko igoera eta Gipuzkoan %6,9koa aurreko urteko urtarrilaren aldean.
Plazakako betetze-mailan (%7,2) ehuneko 1,2ko puntuko igoera lehengo urteko urtarrilaren aldean. Araban ehuneko 5,1 punturen igoera; plazakako betetze-maila %8,6. Gipuzkoan betetze-maila %7,2, 2013ko urtarrilean baino ehuneko 0,8 puntu gehiago. Bizkaian ehuneko puntu 1en jaitsiera; urtarrileko okupazioa %6,3.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 3.122 bidaiari-sarrera zenbatu dira urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %8 gehiago. Bizkaian %-36,1, Gipuzkoan %+18,9, Araban %+57,7.
Atzerritarren sarrerak: 380, %44,5eko gehikuntza aurreko urtearen aldean eta sarrera guztien %12,2. Estatuko bidaiariak %4,4 gehitu ziren.
Bidaiariko batez besteko egonaldia, 2,51 egun, 2013ko urtarrilean baino luzeagoa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
THI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
THI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua