2014/02/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (KEA) 2013ko 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,3 hazi da 2013ko laugarren hiruhilekoan

2013. urte osoan BPG %1,2 murriztu da

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,3ko hazkundea izan du 2013ko laugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak kenduta, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Espainiako ekonomiaren hiruhilekoen arteko aldakuntza, INEk aurreratutako datuen arabera, %0,3 izan da, baita ere.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urte arteko tasak %0,3 egin du atzera, eta horrela hobera egin du ehuneko zortzi hamarrenez hirugarren hiruhileko urte artekoak (%-1,1). Espainiako ekonomiarako, %-0,1 izan da urte artekoa.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE
Iturria: Eustat. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen aurrerapena. Erreferentzia urtea, 2010

Eskaintzaren ikuspuntutik, hiruhileko arteko hazkundea batez ere lehen sektoreko, eraikuntzako eta merkatuko zerbitzuetako ekarpenei zor zaie. Urte artean sektore guztiek dauzkate tasa negatiboak laugarren hiruhilekoan, industrian izan ezik, non beheraldiak zortzi aldiz jarraian eduki ondoren aurreneko aldiz lortu baita urte arteko ez-negatiboa.

Enpleguan (dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %0,1eko hazkunde txikia dugu hiruhileko artean, galerak hamahiru aldiz jarraian izan ondoren. Urte artean enpleguak %1,0 egin du atzera laugarren hiruhilekoan, aurrekoetan baino gutxiago.

2013. urterako eginiko lehen zenbatespenean BPGn %1,2ko jaitsiera dugu, Espainiako ekonomian bezalaxe.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,3 hazi da 2013ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2014/02/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011358_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali