2014/02/13ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2013- 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,3 hazi da 2013ko laugarren hiruhilekoan

2013an zehar BPG %1,2 gutxitu da

Euskal AEko BPGk hiruhileko arteko %0,3ko tasa positiboa izan du 2013ko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko hiru hamarren hobeto, Eustaten datuen arabera. Aldakuntza hau Espainiako ekonomiak izandako bera da, baina INEk kaleratutako zenbatespenaren arabera bi hamarrenez egin du hobera.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean Euskal AEko BPG %0,3 gutxitu da. Espainiako ekonomiaren aldean (%-0,1) urte arteko jaitsiera bi hamarren handiagoa izan da.

1. grafikoa. BPG m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)
Iturria: Eustat - Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak - eta Eurostat

Eskaintzaren ikuspuntutik BPGren urte arteko murrizketa lau jarduera-sektore handietako hiruri zor zaie. Bai Lehen sektorean, bai zerbitzuetan, eta bereziki Eraikuntzan jaitsierak ditugu jarduera-mailetan, azken bietan aurreko hiruhilekoetan baino txikiagoak. Industrian, aurreneko aldiz segidako zortzi hiruhilekotan jaitsierak izan ondoren, aurreko urtekoari eutsi zaio.

Lehen Sektoreak bilakaera negatiboa izan du urte artean (%-12,9) eta positiboa hiruhileko artean (%16,3).

Industrian, laugarren hiruhilekoan, %0,0 dugu, hirugarren hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat eta bederatzi hamarren hobeto. Urte arteko honekin hamarren bateko hazkundea dugu hiruhileko artean; hirugarren hiruhilekoz jarraian izan du industriak hiruhileko arteko positiboa (%0,1). Zehazki manufaktura-industriak izan ditu aldakuntza positiboak, bai urte artean, bai hiruhileko artean.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Eraikuntza gutxiago jaitsi da urte artean (%-1,2); ehuneko lau puntu gutxiago negatiboa aurreko hiruhilekoan baino. Aurreko hiruhilekoaren aldean %4,5eko hazkundea dugu; hirugarren hiruhilekoan %-0,2 izan zen.

Zerbitzuen jarduera osoak %0,1eko beherakada erakusten du urte artean eta %0,3koa hiruhileko artean.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Zerbitzuen urte arteko hamarren bateko jaitsiera horrela osatzen da: Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan %-0,6; Gainerako Zerbitzuetan –besteren artean jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruak- %-0,4. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuetan, %0,9ko hazkuntza.

Hiruhileko artean Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan %0,5eko hazkundea dugu, familien kontsumoari eragiten diolarik. Gainerako Zerbitzuetan %+0,3 dugu. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuetan hiruhileko arteko %-2,4 dugu.

Balio Erantsian %-0,3 dugu urte artean, sektore-agregatuei zor; aurreko hiruhileko tasaren aldean zortzi hamarren gutxiagoz jaitsi da. Urte arteko jaitsiera gutxiagotzeak ekarri du %0,3ko hazkundea aurreko hiruhilekoaren aldean, eta hau ez zen gertatu aurreko bederatzi hiruhilekoetan.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Eskariaren ikuspuntutik, aurreko hiruhilekoan bezala baina askoz apalago, Barne eskariaren bilakaera negatiboa eta kanpo-sektorearen positiboa batera dauzkagu BPGren hazkundeari. Ondasun eta zerbitzuen esportazio eta inportazioen urte artekoak positiboak dira, aurreko hiruhilekoan baino apalagoak.

Familia-etxeetako Azken Kontsumoko Gastua (Kontsumo Pribatua) %0,1 murriztu da urte artean, jaitsiera hau ehuneko puntu bat eta bi hamarrenez txikiagoa delarik aurreko hiruhilekoaren aldean. Urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, kontsumo pribatua %0,4 hazi da.

Kontsumo publikoan (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) aldakuntza negatiboak dauzkagu, hirugarren hiruhilekoan baino zertxobait handiagoak. Urte artean %-2,3, hiruhileko artean %-1,9.

Administrazio Publikoen Azken Kontsumo Gastuak eta Familia-etxeen Azken Kontsumo Gastuak baturik Azken Kontsumo Gastuaren %0,6ko jaitsiera ekarri dute. Aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,1eko jaitsiera.

Kapital Eraketa Gordinean (Inbertsioan) jaitsiera dago berriz urte artean (%-0,3), gutxiago aurreko hiruhilekoan (%-3,8) baino. Urte arteko jaitsiera-erritmoa apaltzeak %0,7ko hiruhileko arteko hazkundea ekarri du, bigarrenez jarraian. Urte artean ekipo ondasunekin lotutako Kapital Eraketa Gordinean %+0,1 dugu; aurreko hiruhileko urte artekoaren aldean bederatzi hamarren hobeto. Gainerako inbertsioak, eraikuntzarekin lotuak, %-0,5 du urte artean, aurreko hiruhilekoan %-5,1 zenez, hobera egin du lau puntu eta sei hamarrenez. Honekin guztiarekin %1,7ko hiruhileko arteko hazkundea dugu.

Barne Eskariak (Azken Kontsumoko Gastua gehi Kapital Eraketa Gordina) beste behin aldakuntza negatiboa du (%-0,5) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; murrizketa puntu bat eta hiru hamarren txikiagoa da.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %								
Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Kanpo-sektoreak berriz ere egin dio ekarpen positiboa BPGren bilakaerari. Kanpo-saldoa positibo egin dute ondasun eta zerbitzuen esportazioen urte arteko bilakaera positiboak, %3,1, eta inportazioen %2,7koak.

BPGren bilakaerak, behera eragin dio urte arteko enplegu-mailari, Dedikazio Osoko Baliokidetzako Lanpostuetan neurturik. Urte artean enpleguan %-1,0 dugu eta %+0,1 hiruhileko artean.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua Zerbitzuetan izan ezik jarduera-sektore guztietan gutxitu da. Urte arteko jaitsierarik handienak: Eraikuntza (%-6,6), Industria (%-2,9), Lehen sektorea (%-1,0). Zerbitzuetan %+0,2. Hiruhileko artean: Lehen sektorea (%-3,7), Industria (%-0,1), Eraikuntza (%+1,6); Zerbitzuak egonkor.

Lurraldeetako BPGri begiratuz gero, urte artean Bizkaiak du jaitsierarik handiena, %-0,5; Araban %-0,4 eta Gipuzkoan (%0,0). Hiruhileko artean, Araban %+0,5, Gipuzkoan %+0,3, Bizkaian %+0,1

BPG %1,2 jaitsi da 2013an, enplegua %2,1

Euskal AEko BPG %1,2 jaitsi da 2013an; lau adar handietan murriztu da jarduera-maila. Lehen sektorean %-6,1. Bigarren Eraikuntza %-5,0. Industrian berriz ere jaitsiera, %1,9 balio erantsian; neurri handi batean manufaktura-industriaren pisuari zor zaio.

Zerbitzuetan %0,6ko jaitsiera jarduera-mailan. Arrazoiak Merkataritza, Ostalaritza eta Garraio sektorearen bilakaera negatiboa (%-1,4) eta Administrazio Publikoa, Hezkuntza eta Osasugintzaren beherakada dira, 2012ko %0,4ko hazkundetik 2013ko %-0,3ra. Gainerako zerbitzuetan %-0,2.

2013an zehar zerga garbien eragina produktuen gainean negatiboa (%-0,7) izan da.

Barne eskaria murriztu egin da, %1,5, eta BPG %1,2 jaitsi denez urte artean, 2013ko kanpo-saldoaren ekarpena positiboa da.

Familia-etxeetako Azken Kontsumoaren Gastua murriztu egin da (%-1,0), baita ere Administrazio Publikoena (%-1,3); guztira Azken Kontsumoa %1,0 murriztu da. Kapital Eraketa Gordinak Barne eskariaren profil negatiboena erakusten du, izan ere bi osagaien bilakaera negatiboa da; 2013an %3,2 jaitsi da.

Enpleguaren bilakaera, Dedikazio Osoko Baliokidetzako Lanpostuetan neurturik, negatiboa izan da, 2013ko jaitsiera estimatua %2,1 izan delarik batez beste. Ia 19.000 lanpostu garbi galdu dira. Enplegua sektore guztietan gutxitu da, Zerbitzuetan gutxien (%-0,5) . Lehen sektorean (%-3,7), Industrian (%-4,3) eta, bereziki Eraikuntzan (%-10,8) enplegu-galerak dauzkagu 2012.aren aldean.

Lurraldeetako BPG, 2013an: Araba (%-1,4), Bizkaiak eta Gipuzkoak %-1,1; hirurak negatiboak eta aurreko urtekoak baino txikiagoak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,3 hazi da 2013ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2014/02/13
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011363_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali