2014/02/20ko prentsa-oharra
Euskal etxebizitza nagusien konfort-indize batez bestekoa 100etik 72 puntu da
Etxebizitza nagusien %85,9 jabetzakoak dira, eta %37,1ek baditu ordainketak egiteko
Euskal etxebizitza nagusien konfort-indize batez bestekoa 100etik 72 puntu zen, 2011n, Eustaten datuen arabera. Horrela lortzen da konfort-indizea: etxebizitzaren egiturazko ezaugarriak batetik (azalera, antzinatasuna, gela- eta komun-kopurua) eta ekipamenduak (hodi bidezko gasa, komunikazioak, igogailua…) bestetik.
Araba nabarmentzen da; izan ere 77,6ko indizea du, multzoaren batez bestekoaren ia sei puntuz gainetik. Gipuzkoak 72,3 puntu eta Bizkaiak 70,2.
Eskualdeetako indize altuenak: Lautada (79,3), Debagoiena (75,1), Plentzia-Mungia (73,9). Baxuenak: Markina-Ondarroa (65,8) , Arabako Ibarrak (66,8) eta Tolosa (69,4).
Udal-mailan, indize altuenak: Oñati (80,2), Vitoria-Gasteiz (79,7), Ziortza–Bolibar eta Iruña-Oka (79,6), Etxebarri (79,4), Aretxabaleta (79,1), Alegria-Dulantzi (78,5). Indize baxuenak: Alegia (59,9), Elantxobe eta Orexa (59,7), Leintz-Gatzaga (59,5), Arakaldo (59,4), Beizama (59,1), Lizartza (59).
Konfort handia dugu Euskal AEko bost etxebizitza nagusitatik bitan
Konfort-indizea baxua da 50 puntu azpitik, 74 bitartean ertaina eta 75etik aurrera altua. Araban etxebizitzen %56,9k altua dute, %38,1ek Gipuzkoan eta %33,4k Bizkaian. Maila baxuan %6,8 dugu Bizkaian, %3,1 Gipuzkoan eta %1 besterik ez Araban.
Oñati, Iruña-Oka, Vitoria-Gasteiz, Etxebarri, Aretxabaleta, Ziortza-Bolibar, Irura eta Alegria-Dulantzin, bost etxebizitzatatik hirutan konfort handia dugu. Sestao, Arakaldo, Legorreta, Zaratamo, Getarian besteren artean, ia bostetik batek konfort eskasa.
Gasteizko konfort-indizea 79,7 puntu dira; etxebizitza nagusien %64,5 goiko mailan. Donostiak 74,1 puntu, eta goiko mailan etxebizitzen %45,1. Bilbok 70,8 puntu eta goiko mailan etxebizitzen %33,8.
Euskal AEn hamarretik bederatzitan etxebizitza jabetzakoak dira
2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuaren arabera, etxebizitzen %85,9 jabetzakoak dira eta apenas hamarretik bat alokairukoa. Jabetzako etxebizitzen %37,1 osorik ordaindu gabe dago.
Jabetzako etxebizitzak: Gipuzkoan %86,4, %86 Araban, %85,6 Bizkaian. Osorik ordaindu gabe: Araban %42, Gipuzkoan %37,1, %35,7 Bizkaian.
Alokairuan: %8,5 Araban eta Bizkaian; %7,7 Gipuzkoan.
2001ean jabetzako etxebizitzak %89,5 ziren, gehixeago, eta alokairukoak gutxiago (%7) baina alderaketa ez da erraza, orain 110.000 gehiago baitira etxebizitza nagusiak. Aurrenekoen %22,5ek hipoteka zuten orduan, 2011n baino 15 puntu gutxiago.
Udal mailan 24 puntuko aldea dago jabetzako etxebizitza nagusien ehunekoetan. Hamazazpi udalerritan, jabetzakoak etxebizitzen %90 pasa dira, nabarmentzen direlarik: Elduain (%93,3), Arama (%94,2) eta Altzaga (%96,5). Olaberrian eta Gaintzan jabetzakoak %72,4 eta %74,4 dira.
Hiriburuetako jabetzakoak: %84,9 Bilbon, %85,9 Donostian eta %86,1 Gasteizen.
Kripan, Elduain, Altzaga, Ajangiz eta Iekoran etxebizitza nagusiak alokairuan ez dira ezta %1 ere. Euskal AEko hamabi udalerritan bakarrik dago ehuneko hori %10en gainetik; altuena, Arakaldon. Hiriburuetako alokairuko etxebizitza nagusiak: %8 Donostian, %8,8 Gasteizen, %9,2 Bilbon.
Internet dago bost etxebizitza nagusitatik hirutan
Erkidegoko etxebizitzen %58,2k Internet badu. Ehunekorik altuena Araban, etxebizitza nagusien %60,2; %59,1 Gipuzkoan eta %57,1 Bilbon.
Ehuneko txikienak udalerrietan: Lanestosa (%27,7), Kripan (%32,9), Leza (%35,2), Añana (%35,4), Lagran (%36). Beste muturrean: Barrika (%72,9), Elburgo/Burguelu (%71,8), Laukiz (%71,3), Sopela (%70).
Gasteizen %61,2, Donostian %60,7, Bilbon %55,9.
Hamar etxebizitza nagusitatik zortzitan telefono finkoa eta sakelakoa dituzte
Etxebizitza nagusien %79,8tan bi telefono-motak daude, oso antzera hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %80,7, Bizkaian %79,4, Araban %79,6.
Bietatik bakarra badago, sakelakoa (%10,9) nahiago da finkoa (%7,7) baino.
Getxoko %85,2tan bi telefonoak daude, eta Alkizako %3,9tan, ez bata, ez bestea.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
CPV2011ri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko CPV2011 -datu bankua