2014/01/24ko prentsa-oharra
Ezkontza kopurua %5,1 murriztu zen 2012an aurreko urtearen aldean
Azken 25 urteetan senargaien batez besteko adina 7,1 urtez igo da; eta emaztegaiena 7,5ez.
2012an, Eustaten datuen arabera 8.293 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %5,1 gutxiago; 148, homosexualak. Euskal AEn bizi direnen bi sexuen arteko ezkontzak, 8.145. Aurreko urtean baino 448 gutxiago, %5,2 gutxiago.
Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,5), Espainiakoaren (%o3,56) antzekoa da, baina Europar Batasuneko estatuetakoaren (mila biztanleko 4,4, 2010ean) azpitik.
Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkontzagileen adina ere igo egin da. 2012an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 34,8 urte ziren; emakumezko ezkongabeena, 32,9. Azken 25 urteetan senargaien batez besteko adina 7,1 urtez igo da; eta emaztegaiena 7,5ez.
Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %89,3rentzat eta emakumeen %89,4rentzat.
Uda da ezkontzarik gehien egiten diren aroa. Irailean batez ere (1.303), ekainean (1.287) eta uztailean (1.205). Ezkontzen %53 larunbatean egin zen eta %35 ostiralean.
Ezkontza zibilen kopurua hirukoiztu egin da 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak; 1990ean %23 eta %70,1 (5.707 guztira) 2012an. Ezkontza katolikoak 2.419 izan ziren, eta beste erlijioenak 19.
Ezkontza zibilik gehien Bizkaian (%72,1); Gipuzkoan (%71,6) eta Araban (%66,2). Euskal AEn bizi eta kanpora ezkondu direnen arteko ehunekoa %54,9ra jaisten da.
Ezkondu berrien erdiak ia elkarrekin bizi ziren ezkondu aurretik, 2012an
Ezkondu aurretik, bikoteen %49k bizileku bera zuten; 2011ko portzentaje bera. Ezkondu aurretik elkarrekin bizi ziren bikote-portzentajearen bilakaera 1996ko %19tik 2007ko maximora, %59ra joan zen.
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (416 bikotek) batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Burgos eta Errioxara joaten dira; Bizkaikoak, Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak, Frantzia, Nafarroa eta Madrilera.
Ezkontzen %14,5ean ezkontideetako bat gutxienez atzerritarra zen
Naziotasunari begiratuz gero, 1.179 ezkontzatan (guztirakoaren %14,5) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza horien arteko %47,4an emaztea zen atzerritarra; %28,3an senarra, eta %24,3an biak.
Emazteen jaioterri komunenak: Kolonbia (120), Brasil (97), Bolivia (65), Ekuador (44), Maroko (42) eta Nikaragua (33). Senarren artean, Maroko (77), Kolonbia (69), Aljeria (41), Argentina (35), Bolivia (34) Portugal eta Ekuador (28).
Ezkontza homosexualen kopuruak %1,3 egin du behera aurreko urtearen aldean
2012an 148 ezkontza izan ziren; 75 emakumeen artekoak eta 73 gizonen artekoak. 13 Araban jarri ziren bizitzen, 56 Gipuzkoan, 74 Bizkaian eta 5 Euskal AEtik kanpo.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua