Prentsa-oharra, 2014/02/26

EUSKAL AEKO IRAKASKUNTZA PRIBATUAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ikastetxe pribatuetan, gastuak % 1,7 egin zuen behera 2009 eta 2012 artean Euskal AEn

Ikastetxe pribatuen gastu osoa BPGrekiko % 1,61 izan zen 2012an

Euskal AEko irakaskuntza pribatuak, 450 ikastetxe eta 210.000 ikasle dituena, 1.044 milioi euroko gastu osoa izan zuen 2012an, 2009an baino % 1,7 gutxiago, Eustatek eginiko datuen arabera. 2012an, BPGrekiko gastua % 1,61ekoa izan zen, 3 urte lehenago baino bost ehuneko gutxiago (1,66).

2012an, 1.003 milioi eurokoa izan zen gastu arrunta; alegia, % 1,8 gehiago. Gastu osoaren % 96 izan zen gastu arrunta, gehienbat langileei ordaintzera bideratu zena (% 74). Aitzitik, inbertsioa 41,3 milioi eurokoa izan zen, 2009an baino nabarmena txikiagoa (-% 47). Horri zor zaio gastu osoaren beherakada. Gastu arruntari dagokionez, gastu motak bananduta, irakaskuntzako gastuak nahiz zerbitzu osagarriengatiko gastuak (jangela eta garraioa, batez ere), % 2 eta % 2,4 aldatu ziren, hurrenez hurren. Jarduera osagarrien ondoriozkoak % 10 jaitsi ziren.

Ikastetxe motari dagokionez, unibertsitate aurreko mailetako ikastetxeetan eman zen sektoreko gastu osoaren zati handiena, % 87, aldiz, goi-ikasketen ikastetxeek gastuak % 11 eta irakaskuntza artistikoarenak % 2 izan ziren.

Euskal AEko zentro pribatuetako irakaskuntza gastuaren bilakaera, ikasleko (€)
Iturria: Eustat. Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzazioaren estatistika 2012

Ikasleko (-% 2,2) eta unitateko (-% 2,9) batez besteko gastua murriztu da

2009-2012 aldian, hala ikasleko irakaskuntza-gastua (-% 2,2), nola unitateko gastua (-% 2,9) jaitsi egin ziren. Alde horren arrazoia unitateko ikasle-kopuruaren igoerari zor zaio; % 2 igo zen oinarrizko irakaskuntza, % 3,3 bigarren mailako irakaskuntzan.

2012an, eskola-unitateko edo taldeko irakaskuntzako kostuak 71.000 eta 84.500 eurokoak izan ziren, hurrenez hurren. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), 103.500 eurokoak izan ziren, 94.000koak Lanbide Heziketan (LH) eta 130.500koak Batxilergoan. Helduen Hezkuntzan (HHE), unitateko kostua 49.500 eurokoa izan zen. Ratio txikienak, oraindik orain, titulartasun erlijiosoko ikastetxeenak dira.

Ikasleko irakaskuntza-kostuak 3.800 eurokoak izan ziren Haur Hezkuntzan, 4.000 eurokoak Lehen Hezkuntzan, 5.200 eurokoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 5.400 eurokoak Batxilergoan eta 5.300 eurokoak Lanbide Heziketan. Unibertsitatean, ikasleko gastua 6.200 eurokoa izan zen eta 1.600ekoa, berriz, Irakaskuntza Artistikoetan.

Diru-laguntza publikoak ikastetxe pribatuen diru-sarreren % 65 dira

Ikastetxe pribatuek, guztira, 1.055 milioi euroko diru-sarrerak izan zituzten; % 99 diru-sarrera arrunten ondoriozkoak, % 1 kapitaleko diru-sarrerengatikoak. Diru-laguntza publikoak, diru-sarrera guztien % 65, diru-sarrera arrunten iturri nagusia dira, aurreko urteetako proportzioari eutsiz. Ondoren, irakaskuntzako kuotak (% 14) eta zerbitzu osagarriak (% 9,3) daude.

Kuota bidezko diru-sarrerei dagokienez, familiek ordaindutako kopuru osotik % 53,8 eragin zuen irakaskuntzak, % 8,4 garraioak, % 24,7 jangelak eta % 10.6 jarduera osagarriek. Gainerakoa, beste zerbitzu batzuen kuotei egotzi behar zaie.

EAEko ikastetxe pribatuetako ikasleko batez besteko kuotak 700 eurokoak izan ziren, zerbitzu osagarriak ordaintzeko kuotak 470 eurokoak eta jarduera osagarriengatikoak 140 euro izan ziren bitartean, ikasleko.

1. taula: Gastu osoa eta irakaskuntzako gastua, ikasleka eta unitateka, 1999-2012 aldian
Iturria: Eustat. Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzazioaren estatistika 2012

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzaketaren estatistikari buruzko prentsa-ohar Euskal AEko Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzaketaren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ikastetxe pribatuetan, gastuak % 1,7 egin zuen behera 2009 eta 2012 artean Euskal AEn

Eragiketa : 
Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042913
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2005-2023
Eguneratze data : 
2014/02/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011392_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali