2014/03/07ko prentsa-oharra
2013ko hirugarren hiruhilekoan 2.457 ezkontza egin ziren, urtebete lehenago baino %9 gutxiago
Ezkontza zibilak %69 izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino ehuneko 8 puntu gehiago
Eustaten datuen arabera, 2013ko uztail, abuztu eta irailean 2.457 ezkontza izan ziren Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %9,2 gutxiago. Arabarrek 356 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 823 eta bizkaitarrek 1.206. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 72 izan ziren.
2013ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontzen %68,5 zibilak izan ziren; 2012ko aldi berean baino 8 puntu gehiago. 2013ko bigarren hiruhilekoaren (%74,7) azpitik ere bada.
Senarren %84k eta emazteen %73k 30 urte baino gehiago zituzten
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %84k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %72,8k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuetan handitu da: 2012an emakumeen %69,5ek zeuzkaten 30 urte baino gehiago, gizonen artean %82,8 zelarik.
2013ko hirugarren hiruhileko 2.475 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.375 gizonezko eta 2.402 emakumezko ezkondu ziren. 2.140 senarrentzat (%90,1), lehen ezkontza izan zen; 15 alargun eta 220 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak 2.187 (%91) izan ziren; alargunak, 9; dibortziatuak, 206.
Emakume ezkonberrien %7 atzerritarrak ziren
2013ko udan zehar izandako ezkontzetan, gizonen %4,4 eta emakumeen %7,3 atzerritarrak ziren.
Ezkontzarik gehien (1.046), irailean; ondoren (999), uztailean. Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (412) izandako udako hila abuztua izan zen, aurreko urteko hil beraren aldean %17 gehiago.
Sexu bereko pertsonen artean 44 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean 41 izan zirelarik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua