2014/03/21eko prentsa-oharra
Bidaiari-sarrerak %0,7 gehitu ziren otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan
Gaualdietan %2,4ko jaitsiera izan da aurreko urteko hil beraren aldean
2014ko otsailean, 128.606 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 878 sarrera gehiago, %0,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %9,0 gehitu dira Gipuzkoan; %5,7 jaitsi dira Araban eta %2,8 Bizkaian.
2014ko otsailean erregistraturiko gaualdiak: 218.994; iazkoaren aldean %2,4ko jaitsiera, 5.463 gaualdi gutxiago. Gaualdiak %22,9 gutxitu dira Araban urte artean, eta %6,3 Bizkaian. Gipuzkoan %16,0 gehitu dira.
Atzerriko bidaiariak %0,6 gehitu ziren lehengo urteko otsailaren aldean eta estatukoak %0,7. Araban %10,5 gutxitu dira atzerritarrak eta %4,6 estatukoak. Bizkaian %3,1 gutxitu dira atzerritarrak eta %2,7 estatukoak. Gipuzkoan %9,4 gehitu dira atzerritarrak eta %8,9 estatukoak.
Batez besteko egonaldiaren iraupena: 1,70 egun, aurreko urteko otsailean 1,76. Araban 2013ko otsaileko 2,03 egunetik aurtengo 1,66ra jaitsi da; Bizkaian 1,74tik 1,68ra; Gipuzkoan 1,65etik 1,76ra luzatu.
Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %30,7 izan zen 2013ko otsailean eta %30,0 aurtengoan. Araban 2013ko otsaileko %34,5etik aurtengo %26,8ra, ehuneko 7,7 puntu gutxiago. Bizkaian 2013ko otsaileko %32,5etik aurtengo %30,4ra, ehuneko 2,1 puntu gutxiago. Gipuzkoan plazakako betetze-maila 4,4 puntuz hazi da, 2013ko otsaileko %26,5etik 2014ko %30,9ra. Gelakako betetze-mailan ehuneko -1,1 puntu ditugu Euskal AEn, %40,1. Araban ehuneko -9,7 puntu, %34,5; Bizkaian -2,7, %42,4; Gipuzkoan +4,7, %39,6.
Otsailean hotel beteenak Donostian (%35,3), Bilbon (%33,2) eta Bilbo Handian (%31,6).
2014ko otsailean, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %39,4; astegunetan %26,2.
Otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %1,5 gutxitu ziren 2013koaren aldean.
Otsailean nekazaritza-ostatuetako sarrerak %4,9 eta gaualdiak %6,4 gutxitu dira
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan otsailean 7.670 gaualdi egin ziren, %6,4 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %2,3ko jaitsiera; Araban %19,4koa; Gipuzkoan %3,2koa aurreko urteko otsailaren aldean.
Plazakako betetze-maila, %7,8, 2013ko otsailean bezala. Araban ehuneko 1,0 punturen jaitsiera; plazakako betetze-maila %6,4. Bizkaian betetze-maila %7,3, 2013ko otsailean baino ehuneko 0,4 puntu gehiago. Gipuzkoan ehuneko 0,2 punturen igoera; otsaileko okupazioa %8,6.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 3.584 bidaiari-sarrera zenbatu dira otsailean, aurreko urteko hil berean baino %4,9 gutxiago. Bizkaian %-8,6, Gipuzkoan %-10,8, Araban %+19,0.
Atzerritarren sarrerak: 235, orain urtebete baino %24,9 gutxiago eta sarrera guztien %6,6. Estatuko bidaiariak %3,0 gutxitu ziren.
Bidaiariko batez besteko egonaldia, 2,14 egun, 2013ko otsailean baino motzagoa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
THI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
THI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua