2014/03/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,6 gutxitu zen 2014ko urtarrilean
Euskal AEko industri produkzioaren indizea, aurreko hilarekin alderatuta %1,0 gutxitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko urtarrilean %1,6 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko abenduarekin alderatuta.
2014ko urtarrilean 2013koaren aldean, Energia %8,3 jaitsi da, Ekipo ondasunak %3,7 eta Kontsumo ondasunak %4,3; azken hauen barruan Kontsumo iraunkorreko ondasunak %17,2 jaitsi dira eta ez-iraunkorrekoak %0,8 gehitu; Bitarteko ondasunak %2,3 gehitu.
2014ko urtarrileko hil arteko aldakuntza, 2013ko abenduaren aldean, bestelakoa izan da industri talde handietan. Bitarteko ondasunak %1,5 gehitu dira, eta Kontsumo-ondasunak %1,3. Azken hauen barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,5 gehitu dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,9. Energia %2,0 jaitsi da, Ekipo ondasunak %1,9.
Urte artean, euskal industriako sektore handienen artean, hauek gehitu dira batik bat 2014ko urtarrilean: Zura, papera eta arte grafikoak %6,2, Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %1,7.
Jaitsierarik handienak: Material eta Ekipo elektrikoa urte arteko %10,9, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %6,8, Makineria eta ekipoa, %4,8.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen urtarrileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan. Bizkaian %2,9, Araban %0,9, Gipuzkoan %0,8. Hil artean, 2013ko abenduaren aldean, %+2,6 Bizkaian, %-3,7 Gipuzkoan eta %-2,5 Araban.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua