2014/03/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak egonkor 2014ko otsailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean, 2013ko otsailaren aldean, eraikuntza kostuak %1,1 gutxitu ziren
2014ko otsailean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizeak ez zuen aldaketarik izan (%0,0) aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,1 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostua lehengoan, %0,0, eta lehengaien kostuak %0,1 gutxitu dira, aurreko hilaren aldean.
Otsailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,1eko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,0.
Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,7 gutxitu dira eta Obra Zibilekoenak %2,8.
Urteko prezioetan (2014ko otsaila 2013koaren aldean), kontsumitu diren lehengaietan prezio-igoera handienak izandako sektoreak: Zurgintza (%1,6), Kautxu eta plastikoa (%0,4), Industria kimikoa (%0,4). Prezio-jaitsierarik handienak: Petrolioa fintzea (%-8,0), Metalurgia (%-4,6), Ez-metalezko mineralak (%-2,8).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua