2014/03/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %5,8 murriztu zen 2013ko laugarren hiruhilekoan
2013an zehar, %-16,3 aurreko urtearen aldean
EUSTATek landutako datuen arabera, 2013ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %5,8 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2013ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %1,6 gehitu zen hirugarrenaren aldean.
2013ko laugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintzako azpisektoreari -urte arteko %4,6ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari -%7,9koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2013ko laugarren hiruhileko sektorearen jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera positiboa du, %2,7; Obra Zibilak %-0,2.
Eraikuntzako enplegua %1,5 jaitsi zen 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.
Urteko balantzea
2013. urtean zehar Eraikuntzaren koiuntura indizea %16,3 jaitsi da aurreko urtearen aldean. Bi azpisektoreak berdintsu ibili dira, zertxobait okerrago Etxegintza. Urte osoan Etxegintza %17,4 eta Obra Zibila %14,3 jaitsi ziren 2012ren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); datu-bankua