2014/03/31ko prentsa-oharra
Euskal AEko okupatuen %56 eta ikasleen %63 udalerritik kanpora joaten dira lanagatik edo ikasketengatik
Haien arteko 120.000 lagun probintziatik kanpo ari dira lanean edo ikasten; 3.600, atzerrian
Euskal AEn 16 urte edo gehiagoko 638.000 pertsona bizileku-udalerritik kanpora joaten ziren 2011n, lanagatik edo ikasketengatik, Eustaten datuen arabera.
16 urte eta gehiagoko 500.000 pertsona pasa joaten dira lanera beste udalerri batera (okupatuen %56,3), eta 1.600 (%0,2) atzerrira. Bizkaiko okupatuen %64,5 bizi-udalerritik kanpora joaten da lanera, mugikortasunik handiena; Gipuzkoan %56,7 eta Araban %28,6.
Mugikortasunik handiena, eskualdeka: Gorbeiako Inguruak (%82,6), Plentzia/Mungia (%79,2), Arabako Ibarrak (%78,3), Arratia-Nerbioi (%77,5), Tolosa (%76,2), Enkarterriak (%70,3%), Goierri (%70,2). Mugikortasunik txikiena: Arabako lautada (%20,1), Arabako Errioxa (%49).
Udalerri txikietan, 10 lagunetik bederatzi beste batera joaten da lanera. Lan-mugikortasun txikia izaten da udalerri handietan (Irun, Donostia, Gasteiz); ertain-industrialetan (Azpeitia, Arrasate, Oñati); Arabako nekazaritzakoetan (Navaridas, Samaniego, Laguardia).
Gasteiztarren %15,9ri eragiten dio lan-mugikortasunak; Donostiarren %34,6ri eta Bilbotarren %41i; badago alderik.
Probintzi arteko eta atzerrirantzako mugikortasunak 83.000 okupaturi eragiten dio (%9,3), 2001ean baino ehuneko 3,6 puntu gehiago. Zerbitzuetako langileak mugitzen dira gehien, 2001ean baino ehuneko 11,4 gehiagoIndustrian probintzi arteko eta atzerrirantzako mugikortasuna ehuneko 12,6 puntuz murriztu da, 2001eko okupatuen %32,1etik 2011ko %19,5era. Eraikuntzan eta nekazaritzan apenas dagoen aldaketarik hamarraldian; probintzi arteko mugikortasunak %8 eta % 2 dira, txikiak biak.
16 urte eta gehiagoko hiru ikasletik bi udalerritik kanpora joaten dira ikastera
2011ko Biztanleria eta Etxebizitzaren Zentsuaren arabera, Euskal AEn 16 urte eta gehiagoko 119.000 pertsona (%63,2) joaten ziren beste udalerri batera ikastera eta ia 2.000 (%1) atzerrira.
Bizkaian ikasleen %69,4 joaten da udalerritik kanpora; Gipuzkoan %65,5; Araban %42,7.
Arabako Mendialdea, Arabako Ibarrak, Gorbeiako Inguruak, Arratia-Nerbioi, Plentzia-Mungia eta Arabako Errioxa eskualdeetan ikasleen %90 pasa udalerritik kanpora joaten dira.
Arabako Lautadan, berriz, ikasleen %33,7 besterik ez.
Hiriburuen artean, hezkuntza-arrazoiengatiko mugikortasuna honakoa da: Gasteizen % 30,4koa, Donostian % 33,7koa eta Bilbon % 38,7koa. Horiek guztiak, eta ordena horretan, arrazoi horrengatiko mugikortasun txikieneko euskal udalerriak dira.
Udalerri txikienetako batzuetan, hezkuntza-mugikortasuna % 100ekoa da, eta 129 udalerritan, berriz, ikasle-populazioaren % 90ekoa.
Probintzia arteko eta atzerrirako hezkuntza-mugikortasunari dagokionez, % 5,8 egin du gora 2001az geroztik; orotara, 35.700 pertsonei eragiten die.
Lurralde barruko mugikortasuna besterik ez kontuan hartuta, Bizkaian, mugikortasun-guztizkoaren % 86,6 hezkuntza-arrazoiengatikoa da, % 78,6 Gipuzkoan eta % 66,7 Araban.
Bestalde, Bizkaia da ikasle gehien hartzen dituen probintzia, % 35. Gipuzkoak ikasleen % 24 hartzen ditu eta % 20 Arabak. % 16a beste erkidego batzuetara mugitzen da eta %5a atzerrira.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
CPV2011ri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko CPV2011 -datu bankua